Repsol Talisman Energyrekin akordio batera heldu da Kanadako konpainiaren gizarte kapitalaren %100a 6.640 miloi eurotan erosteko, 3.760 milioi euroko zorrarekin batera.
ALBISTEAK
Simulakroa amaitu da
Petronorrek jakinarazi nahi du, 11:21etan, Itsas-terminalean izandako simulakroa amaitu egin dela. Sistema guztiek ondo funtzionatu dute.
Larrialdietako simulakroak, astelehenean eta asteartean
Petronorrek jakinerazten du, datorren astearteko goizean zehar, hilaren 16an, larrialdietako simulakroa egingo dela Itsas Terminalean. Alegiazko froga egingo da, Autobabes Planaren (ABP) eraginkortasun-maila zertan den aztertu ahal izateko eta langileen trebakuntza suspertzeko. Ekintza honek Findegiaren eta Portuaren arteko trafikoa areagotuko du.
Petronorrek, 2014an, enpresan 25 urte bete dituzten langileak omendu ditu
Gaboneko Kopan, Petronorrek edozenbat lan-esparrutako zortzi lankideren eskaintza iraunkorra eskertu nahi izan du, aurten 25 urte bete baitira Findegian barrena lanean hasi zirela.
Amaya Sanchez Lago: “nerabeekin komunikazioa eta konfiantza sustatu behar da”
“Nerabeekin komunikazioa eta konfiantza sustatu behar da” esan zuen atzo Amaya Sanchezek -psikologo klinikoa eta droga menpekotasunari aurre egiteko programetan aditua- Muskizko Meatzari Aretoan eskainitako hitzaldian (Nerabetasuna eta kirola, drogen aurkako talderik onena).
Petronorren etorkizuneko operadoreen %60a Somorrostro Haranekoak dira
Petronor, Somorrostro Irakas-gunearen laguntzaz, prestatzen ari den etorkizuneko 80 operadoreetatik %60a Muskiz, Abanto zein Zierbenakoak dira.
Amaya Sanchez psikologoak hitzaldia eskainiko du, bihar, Muskizen
Amaya Sanchez Lagok -psikologo klinikoa eta droga menpekotasunari aurre egiteko programetan aditua- hitzaldia eskainiko du bihar, 19:15etan, Muskizko Meatzari Aretoan.
Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kalitate Kontrolerako Laborategiaren ikasleak, Petronorren
Bilboko Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kalitate Kontrolerako Laborategiaren 2. mailako ikasle taldeak Petronor bisitatu du, Findegiaren laborategia zehazki.
Euskadiko zortzi jatetxek beren 3 Eguzkiak mantendu dituzte 2015eko Repsol Gidan
Euskadiko zortzi jatetxek beren 3 Eguzkiak mantendu dituzte 2015eko Repsol Gidan. Azurmendik, Akelarrek, Arzak, Etxebarri-Erretegiak, Martin Berasategik, Mugaritzek, Neruak eta Zuberoak sari nagusiarekin jarraitzen dute.