Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkateak, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Bingen Zupiria Deiaren zuzendariak eta Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak Meatzaldeko herriko IV. Mendi Ibilaldia aurkeztu dute gaur goizean.
ALBISTEAK
Ziklokross denboraldia hasi da Mendiz Mendi-Petronorren garaipen hirukoitzarekin
Unai Morato, Ander Montero eta Enara Lopez Mendiz Mendi-Petronorren txirrindulariek podiumera igo dira LLanesen, Asturiaseko ziklokross Koparen lehen frogan.
Abanto-Zierbenak Burdinjaiaren VIII. edizioa izan zuen atzo
Abanto-Zierbenak antolatu zuen atzo Burdinjaiaren VIII. edizioa; herriaren zein Bizkaiaren historian meatzaritzak izan duen garrantzia omentzeko jai herrikoia.
Gallarta Mikologia Ikastegiak Petronorren laguntza jaso
Gallarta Mikologia Ikastegiak Petronorren dirulaguntza jaso du Begoña Romo, Findegiaren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuetatik.
Arabako Merkataritza Ganbararen ordezkariek Petronor bisitatu dute
Arabako Merkataritza Ganbararen ordezkariek Petronor bisitatu dute. Findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeaz gainera instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatu dira.
Sokorroko Ama bere ermitara bueltatu da
Sokorroko Ama bere ermitara bueltatu zen, igandean, Pobeñako Sokorrillo erromesaldian egiten den ohiko prozesioan, San Nikolas Barikoaren elizan 27 egun egon ostean.
Goofy txakur belgikarra, Munduko XIX Mondioring Koparen irabazlea
Goofy txakur belgikarra izan da, Muskizko polikiroldegian, urriaren 3tik 6ra, izan den Munduko XIX. Mondioring Koparen irabazlea.
Petronorrek 39 milioi euro inbertituko ditu Muskizko findegiaren zati baten geldialdian
• Geldialdi programatuak 1. findegi osoari eta Hidrogeno, Sufre eta Baterako Sorkuntzako instalazioei eragingo die, eta Likatasuna Murrizteko Unitateari ere bai.
• Urriaren 4an hasiko da eta 42 egun natural iraungo du.
Petronorrek 39 milioi euro inbertituko ditu findegiko parte baten geldialdian
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Jose Maria Montserrat Mantenu zuzendariak eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak ezagutarazi dutenez, Muskizko findegiak bere barneko zenbait instalazioren geldialdi programatuari ekin dio, 39 milioi euroko inbertsioz, lehiakortasuna hobetzeko eta ikuskapenak zein mantenu-lanak egiteko.