Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 3808 zenbakia izan da. 7 eguneko epean aurkeztu ez denez, zenbaki saritu berria 5002a da.
ALBISTEAK
Athleticekin Moskura
Otsailaren 16an, Lokomotiv Moskvak eta Athletic Klubak elkar ikusiko dute Moskun jokatuko den UEFAko partidan. Aukera honetaz baliatuz, Petronorrek errusiar hiribururako bidaia oparituko dizu, lehoiak animatzeko.
Abanto Minero Rugby Taldearen hutsen zerrenda
Abanto Minero Rugby Taldeko Juan Luis Martinez Cobok honako hutsen zerrenda hau argitaratu du hedapen handiko bi egunkarietan:
Larrialdi-simulazioa Petronorren
Zehatz-mehatz ordubete iraun du gaur arratsaldean Petronorren findegian abian jarri den larrialdi-simulazioak. Fikziozko ekintza honen helburua enpresa osoaren antolakuntza egokitzea izan da, ezustezko istripuak zein bat-bateko alarma-egoeren aurrean prestatzeko.
2012ko Petronorren egutegi berria prest
Petronorren 2012ko egutegia prest dago. Aurtengoa laugarrena da eta 8.000 ale banatu dira Abanton, Muskizen eta Zierbenan, findegiko langileei emandakoez gainera.
Saritua Gazteluberri aldizkariaren 3808 zenbakia
Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 3808 zenbakia izan da.
Petronorrek FCC Unitatea eta 2. Findegia gelditu
Petronorrek jakinarazi nahi du, azkenengo hiru hilabeteotako margina-beherapen zorrotza eta 2011 urtean zehar eskaerak izandako jaitsiera direla eta, konpainiaren historian inoiz gertatu ez den erabakia hartzera behartua izan dela, FCC Unitatea urtarril osoan barrena gelditzera hain zuzen ere. Gainera, 2009ko irailetik 2010ko maiatzera bitartean gertatu bezala, 2. Findegia ere geldituko da, hilabete bitan gutxienez.
Ondo egindako lanei, iraunkortasunari eta ideia onei zor zaizkien sariak
Eguberritako hamabitakoan zehar, Petronorrek hainbat lan-taldek ondo egindako lanei, iraunkortasunari eta ideia onei zor zaizkien sariak banatu zituen 131 lankideren artean, batez beste.
Greba Petronorren hitzarmen kolektiboaz adostasunik ezaz
Petronorren langileek gaur, abenduak 28, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik urtarrilaren 2ko goizeko 6:00ak arte, bost eguneko huelga egiteko erabakia hartu dute, bosgarrena aurreko ekainetik, Hitzarmen Kolektiboari buruzko adostasunik eza dela eta. Grebak eragina izango du produkzio-unitate guztietan.