“Gure gizarteetan lidergo argia behar dugu energia arloan” aditzera eman du Josu Jon Imazek, Donostian, Deusto Business School PLDren amaiera-hitzaldian. “Lidergoak etorkizun-ikuspegiaren jabe izatea esangura du, etorkizunaz egitasmo suspergarria moldatzeko gauza izatea. Amets egiten jakitea, unean uneko errealitate estu-mestuaren gainetik hegan egiten asmatzea, arriskatzerik merezi duen helburua iragarri eta indarrean jartzea”.
ALBISTEAK
Petronor Stop CO2 Euskadi ekimenaren bazkide
Petronorrek bere egin du Stop CO2 Euskadi ekimena, Elkarkide Plus enpresa gisa. Konpromiso honekin batera Petronor bat dator ingurumen kudeaketa-sistema ziurtatua izateaz gainera, CO2 isuriak urritu nahi duten enpresa-taldeekin. Aldi berean Petronorrek bere auzoko erakundeen isurien murrizketa suspertuko du.
Dagoeneko normaldua galdaren funtzionamendua
Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren hiru galdaretako biren geldialdiaren ondotik, sistemak egonkortasuna lortu zuen iluntzeko 19.45ean eta 22.20tik aurrera produkzioak lehengo lepotik jarraitu zuen geldialdia jasan zuten bi galdaretako batek lanari ekin eta abian hasi ostean.
Galdaren geldialdia
Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren galdaretako biren segurtasun automatikoek jo zuten, ohi den baino lurrun gutxiago sortaraziz eta ekoizpenaren desoreka eraginez.
Josu Jon Imaz Energia Klusterraren lehendakari
Energia Klusterrak Josu Jon Imaz hautatu du gaur lehendakaritzat. Petronorren lehen buruzagia azken urteotan Tamoin enpresaren izenean karguaz jabetu den Baltasar Erraztiren postuaz arduratuko da. Bere aldetik, Josu Jon Imaz, EVEren (Euskal Energiaren Erakundea) lehendakari izana da 1999tik 2003ra bitartean.
Muskizek 7.200 ibilgailu ekidin nahi du egunero
Muskizko Udalak zeharbide-egitasmoa aurkeztu du herrian zeharreko trafikoa murrizteko. Zeharbide berriak Las Carrerasko aldatza eta Kotorrio errekaren zubia elkartuko lituzke, Petronorren Findegia eta Malecon futbol zelaiaren artean.
Athleticek eta Petronorrek elastiko berria aurkeztu
Athleticek gaur aurkeztu du San Mamesen 2009-2010 denboraldirako elastiko berria. Lehen eta bigarren ekipazioak dira aurkeztu direnak Umbroren markaz eta Petronorren logo berriaz.
Lehendakaria Repsolen presidentearekin bildu
Antonio Brufau Repsolen presidenteak gaur bisitatu du Ajuria-Enean Patxi Lopez lehendakaria. Berarekin batera izan dira bertan Pedro Fernandez Frial Downstream zuzendari nagusia; Nemesio Fernandez-Cuesta, Upstream zuzendari nagusia eta Josu Jon Imaz, Petronorren lehendakaria.
Petronorrek Ideia Lehiaketa eragin
Petronorrek Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.