ALBISTEAK

“Eguzki Fest” arrakastaz itzuli da Muskizera

Joan den asteburuan Muskizera itzuli zen, arrakasta handiz, udaberriko Eguzki Fest jaia, usain eta zaporeen txokoak bezalako hainbat gunerekin. Horrez gain, haurrentzako tailerrak, zuzeneko musika eta dastaketa enogastronomikoak antolatu ziren, jendez betetako Meatzari plazan.
23 Mai 2022
ALBISTEAK

Mitsubishi Corp. London-en bisita

Mitsubishi Corp. London-en ordezkaritzak, GM Natural Gas and Petroleum Divisioneko arduraduna den Masaya Nunokawa buru, Muskizko findegia bisitatu du gaur, Repsol-Petronor Taldeak hidrogenoaren garapenari dagokionez dituen estrategiak partekatzean interesaturik.
16 Mai 2022
ALBISTEAK

CG6 Kogenerazio Unitatea, berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, bihartik aurrera, maiatzak 14, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, programatutako mantenu-lanak amaitu ostean.
13 Mai 2022
ALBISTEAK

Edinor ereduko tokiko lau energia-komunitatek Next Generation europar funtsen laguntza jaso dute

Edinor ereduko tokiko lau energia-komunitatek finantzaketa lortu dute euren proiektuetarako, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatu eta Next Generation Europako Funtsekin finantzatutako autokontsumorako laguntzen programan. Zehazki, TEK Berrobi, TEK Zierbena, Muskizko TEK Somorrostro eta Gernika-Lumoko TEK San Fidel izeneko tokiko energia-komunitateak dira.
10 Mai 2022
ALBISTEAK

CG6 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, maiatzaren 8an, CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, astebete iraungo duen mantenu lana egiteko.
06 Mai 2022
ALBISTEAK