ALBISTEAK

Imaz: “Adimen Artifiziala funtsezkoa da gure industriaren lehiakortasunerako”

 “Adimen Artifiziala funtsezkoa da gure industriaren lehiakortasunerako, eta enpresok ahaleginak batu behar ditugu, ikasi eta irakatsi, esperientziak partekatu eta teknologia hori balio-kate osora, batez ere enpresa txiki eta ertainetara, eramateko prozesua bizkortu”,  esan du Josu Jon Imaz Repsoleko CEOak, Konpainiaren egoitzan, gaur izandako “I. IndesIA Foroa: Adimen Artifizialaren eragina industrian” jardunaldiaren baitan.
09 Ots 2022
ALBISTEAK

Hidrogenoaren trena, errealitate teknologikoa

Hidrogenoaren trena errealitate teknologikoa da dagoeneko, Petronorrek, Talgok eta Arabako Foru Aldundiak akordioa sinatu baitute Ribabellosan (Araba) tren horien ikerketa, garapen eta ekoizpen-zentroa sortzeko.
31 Urt 2022
ALBISTEAK

Edinor eta Repsol Fundazioa elkarrekin ariko dira trantsizio energetikoa eta bizitegi-inguru zaurgarrietako deskarbonizazioa bultzatzeko

Petronorren filiala den Edinorrek eta Repsol Fundazioak hitzarmen estrategikoa sinatu dute trantsizio energetikoa bultzatu eta Euskadin bizitegi-inguruan zaharberritze energetiko eko-iraunkorretan lankide izateko. Ondorioz, bizitegi-inguru zaurgarrietan deskarbonizazio egitasmoak abiaraziko dituzte elkarrekin auzo, eraikin eta etxebizitzen zaharberritze eta efizientzia energetikoko arloetan.
26 Urt 2022
ALBISTEAK