ALBISTEAK

Matilde Garcíak “hidrogenoaren bektore energetiko berriko egitasmoak eta inbertsioak negozio ikuspegiarekin lantzeari” ekingo dio

Matilde García Echevarría, orain arte Petronorreko Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaritzako gerente seniorra, Repsol Taldeko Hidrogeno zuzendaritzan ariko da, Eraldaketa Industriala eta Ekonomia Zirkularreko zuzendaritzaren baitan sortutakoa. Ibilbide luzeko profesionala, Garcíak nabarmentzen duenez bere arduraren helburua  “hidrogenoaren bektore energetiko berriaren eremuko egitasmoak eta inbertsioak negozio ikuspegiarekin lantzea izango da, zeinak negozio industrialak eraldaketara eta iraupenera eramango dituen”.  
07 Mai 2021
ALBISTEAK

Roberto González Apellánizek “erabakigarri” iritzio dio hidrogenoari “etorkizuneko findegira begirako” bidea egiteko

Petronorreko 25/25 egitasmoaren gerente Roberto González Apellánizek  “iraganeko findegitik etorkizuneko findegira”  igarotzeko beharra azpimarratu zuen asteazkenean eta trantsizio horretan  “hidrogenoa erabakigarria”  dela iritzi zion. Gonzálezek Tecnaliak antolatutako webinar batean parte hartu zuen, ‘CO2aren atzipen eta erabilerekin lotutako aukera industrialak’ izenburupekoan.
07 Mai 2021
ALBISTEAK

Petronorrek Deskarbonizazio Hub-ari begirako prozesuari ekingo dio findegiaren eta Portuaren arteko poliduktoa eraikitzeko lanekin

Petronorrek deskarbonizazio-Hubari begirako prozesua hasi du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin (BBUPrekin) akordio bat sinatuz, findegiaren eta Bilboko Portuaren arteko poliduktua eraikitzeko eta, aldi berean, Muskizko HUAren (Hondakin Uren Araztegia) itsasora isurtzeko hodia egikaritzeko.  José Gregorio Luque Petronorreko kontseilari delegatuak eta Kepa Odriozola Partzuergoko presidenteak sinatu dute hitzarmena.
06 Mai 2021
ALBISTEAK

FCC Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC unitatea geldiaraziko dela, mantenu-lana egiteko. 3 egun iraungo du, gutxi gorabehera.
04 Mai 2021
ALBISTEAK

Trantsizio energetikoarekin lerrokatutako berrikuntza sustatuz Petronorrek egindako lana nabarmendu du Elías Unzuetak BM30 topaketetan

Petronor Innovación-eko gerente Elías Unzuetak ‘Etorkizuneko metropoliak’ izenburupean Bilbao Metrópolik egindako BM30 topaketetan parte hartu zuen atzo eta Petronorrek azken urteetan berrikuntzari lotuta egindako lanaren berri eman zuen bertan. Izan ere, mugarri garrantzitsuenetakoa Petronor Innovación-en sorrera izan zen 2016an, egungo negozioko bikaintasun produktiboaren katalizatzaile modura, eta trantsizio energetikoarekin lerrokatutako negozio eredu, prozesu eta produktuak garatzeko.
29 Api 2021
ALBISTEAK

Repsol, elektrizitate % 100 berriztagarria bermatzen duen Estatuko merkaturatzaile handi bakarra

Repsol da elektrizitate % 100 berriztagarria bermatzen duen Estatuko merkaturatzaile handi bakarra, hornitutako bezero-kopuruetan. Konpainiak ondoz ondoko bigarren urtez lortu du 2020an hornitutako elektrizitateak jatorriz ingurumenarekiko errespetuari eusten diola egiaztatzeko ziurtagiri gorena, A etiketa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) arabera.
26 Api 2021
ALBISTEAK