ALBISTEAK

Repsolek eta Petronorrek deskarbonizaziorako puntako bi industria-proiektu burutuko dituzte Euskadin

Josu Jon Imaz Repsoleko Kontseilari Ordezkariak ezagutzera eman ditu gaur, konpainiak bertako zein nazioarteko bazkide ezagunen partaidetzaz garatuko dituen deskarbonizazioaren arloko puntako bi industria-proiektu. Petronor eta Energiaren Euskal Erakundea (EVE) kideen artekoak dira. Instalazioak Bilboko portuan eta inguruan kokatuko dira lehen aukera gisa, eta 80 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa ekarriko dute.
15 Eka 2020
ALBISTEAK

Emiliano López Atxurrak Europaren subiranotasun industrialaren alde egin zuen EOIren webinar batean

Petronorren presidente Emiliano López Atxurrak Industria Antolaketako Eskolaren (EOI) webinar batean hartu zuen parte aurreko asteazkenean Europaren subiranotasun industrialaz mintzatzeko. “Enpresaririk eta industriarik gabe herrialde batek ez dauka ongizate estandar egokirik” adierazi zuen, Estatu Batuekin eta Txinarekin maila berean lehiatzeko “europar subiranotasun industrialaren” alde eginez. “Subiranotasun industriala europar subiranotasunaren pareko da”, erantsi zuen.
09 Eka 2020
ALBISTEAK

Ingurumenaren Munduko Eguna da gaurkoa

Ingurumenaren Munduko Eguna da gaur, gizabanakoak eta komunitateak motibatu nahi dituena garapen iraunkorraren eta ingurumen mailako jarrera aldaketen aldeko eragile aktibo bihurtzeko.
05 Eka 2020
ALBISTEAK

I+Gko eMovLab proiektuaren buru gisa ari da Petronor

I+Gko eMovLab proiektuaren buru gisa ari da Petronor, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste 9 enpresa eta 5 entitaterekin lankidetzan, eta bere helburua teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatzea eta garatzea da horien bidez euskal industriak mugikortasun iraunkor eta energiazko etorkizuneko agertoki berrietarako bidea egiteko, hiru lan-ildorekin:
04 Eka 2020
ALBISTEAK

Kutxabankek %20 gehitu ditu euskal hornitzaileei egindako erosketak

Kutxabank Petronorren akziodunak tokian tokiko enpresen artean egin dituen erosketak gehitu ditu eta 2020ko lehen hilabeteotan %20 igo dira erosketok, 674 euskal hornitzaileren artean 52 milioi euro banatuz. Ekitaldi honetan berebiziko aldaketa izan dute inguruko pertsonen, enpresen eta erakundeen bizitza baldintzek. Testuinguru horretan euskal ekonomian duen pisua indartzea aurreikusten du Kutxabankek, finantza taldea lurraldean balore ekonomiko eta soziala sortzen duten enpresa nagusien artean kokatzen den aldetik.
01 Eka 2020
ALBISTEAK

#ABAOenCasa agertoki birtualaren ekimenak arrakasta lortu du

ABAOren (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea, Petronor lankide duena) #ABAOenCasa agertoki birtualaren ekimenak, 36 jarduerak osatuta elkarteak bere webgunean iragan apirilaren 12an abiarazitakoak, babes itzela lortu du jendearen aldetik. Gizarteari laguntzea zuen helburu konfinamenduaren egoera ezohikoa jasateko eta kultura bezalako ondare funtsezkoa sustatzeko. ABAOren webgunera egindako bisitak boskoiztu egin dira denboraldian zehar orrialdeak izaten duen trafikoarekin konparatuta.
29 Mai 2020
ALBISTEAK