Bilbao Arenan antolatutako ikuskizun zirragarri batek emango die hasiera 2019ko Fair Saturdayko ekitaldiei
Fair Saturday fundazioak sustatuta, BBCren “The last night of the Proms” formatuan inspiratutako ikuskizun batek Bilboko eta Bizkaiko hainbat artista eta kultur erakunde bilduko ditu Bilbao Arena Miribillan azaroaren 29an, ostiralez, 20:00etatik aurrera, Fair Saturday nazioarteko ospakizunari hasiera emateko. Aurten ere, ekitaldia Petronorren babesa dauka.
19 Ira 2019
ALBISTEAK