Ingurunean eragin handia duen geldialdia
Petronorren geldialdiak Findegia eraginkorragoa bihurtzen laguntzen duten etengabeko berrikuntza eta hobekuntza prozesuak dira. Oraingoan, 40 enpresatako 1.100 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute Geldialdian, eta honek eragin positiboa dauka ingurunean, izan ere, tamaina honetako mantentze-lanek okupazio maila handia ekartzen dute eskualdeko ostalaritza eta ostatu zerbitzu ia guztietan. Mikel San Vicente “Mugarri” Jatetxe eta Apartamentuen jabearen esanetan, “sasoi honetan, bezero kopuruak gora egin eta apartamentuak beteta izan ohi ditugu. Horregatik, beste 5 gela dituen landetxea egiten ari gara hurrengo geldialdirako”.
05 Uzt 2019
ALBISTEAK