Archivo por autor

Hidrogeno Ekoizpeneko H3 Unitatea eta PSAk, abian

Petronorrek jakinarazten du gaur, apirilak 19, Hidrogeno Ekoizpeneko H3 Unitatea (2. Planta) abian jarriko dela. Bestalde, PSA instalazioa abiaraziko da, purutasun baxuko hidrogenoa baliatzekoa, HD3 Unitate Hidrodesulfuratzailean dagoena (2. Planta).
19 Api 2022
ALBISTEAK

V3 Huts Unitatea, berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du 3. Plantako V3 Huts Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, programatutako mantenu-lanak amaitu ostean.
13 Api 2022
ALBISTEAK

Taldean egindako etenaldia

Etenaldietan Petronorren antolaketako sail kopuru garrantzitsu batek parte hartu ohi du. Eraginik handiena etenaldia egin beharreko eragiketa-arloei dagokie; kasu honetan, FMUari eta Konbertsioari, izan ere, bateko zein besteko teknikari eta operadoreei eguneroko lana biderkatu ohi zaie.
09 Api 2022
ALBISTEAK

H3 eta P2 unitateak, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, astelehenetik aurrera, apirilak 11, H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea eta P2 Platforming Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
09 Api 2022
ALBISTEAK

Euskadin antolatu da World Economic Forumek sustatutako “zero isurpen garbien aldeko” ekimeneko munduko klusterren lehen topaketa

World Economic Forumek (WEF) Euskadin egingo du gaur eta bihar, apirilak 7 eta 8, “industria-elkarteek zero isurpen garbietara egin beharreko trantsizioa” delako ekimena osatzen duten munduko bost klusterren arteko lehen topaketa, eta horrexetan parte hartuko dute, oraingoz, Hynet Cluster (Erresuma Batua), Zero Carbon Humber (Erresuma Batua), Kwinana Industrial Area (Australia), Chemelot (Herbehereak) eta Basque Net Zero Industrial Super Cluster erakundeek.
07 Api 2022
ALBISTEAK