Ibil, elektrolineren lehenengo kudeatzailea Estatuan
Repsol eta Eusko Jaurlaritza erdibana jabe dituen Ibil enpresa da elektrolineren arloko liderra Espainian, 200 karga-gune publiko dituelarik; horien laurdenak zerbitzu azkarrekoak (42, baina 50 izango dira urtea amaitu baino lehen). Instalazio horien guztien (81) % 40 Euskal Autonomia Erkidegoan hedatuta dago: 24 Gipuzkoan, 46 Bizkaian eta 11 Araban. Horietako asko Petronorren nahiz Repsolen hornitegietan kokatuta daude.
28 Aza 2018
ALBISTEAK