“Finalean izatea eta bizitzea jadanik saria da” esan zuen Oskar Tabuenka Athleticen jokalari ohiak, Juan Carlos Abascal eta Javier Beltran kazetariekin batera, atzo, Muskizen, Kopako finalaren inguruan emandako hitzaldian.
ALBISTEAK
Miguel Garza, Kopako finalaz gozatzeko bidaiaren irabazlea
Miguel Garza Petronorrek Kopako finala ikusteko, apirilaren 16tik maiatzaren 19ra bitartean Repsol MÁS Petronor txartela eskatu dutenen artean, zozkatu duen bi pertsonentzako bidaiaren -hegazkina, sarrerak eta ostatua barne- irabazlea da.
Agur eta ohore Cesar Gallori
Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordearen erretiroa dela eta, Petronorrek publikoki Muskizko findegiaren eta inguruaren alde emandako laguntza eta prestasuna eskertu nahi dio.
Oskar Tabuenkak, Juan Carlos Abascalek eta Javier Beltranek Kopako finalaz eztabaidatuko dute Muskizen
Oskar Tabuenka Athleticen jokalari ohia, Juan Carlos Abascal Antena 3 TV-ren kazetaria eta Javier Beltran Bizkaiko El Desmarque-ren kazetaria Muskizen izango dira, maiatzaren 21ean, Kopako finalaren inguruan mintzatu eta eztabaidatzeko.
Petronor-Muskiz Eskubaloi Klubaren neskak Zilarrezko Ohorezko Mailara igo dira
Petronor-Muskiz Eskubaloi Klubaren neskak Zilarrezko Ohorezko Mailara igo dira Suregranca talde kanariarrari 18-15 irabazi ostean, Muskizen izandako emakumezkoen lehen mailako Estatu Txapelketan.
Petronorrek eta Repsolek butano bonbona berria atera dute merkatura
Petronorrek eta Repsolek berrikuntzaren aldeko apustua indartuko dute butano bonbona berria ateraz. Apurka apurka ezarriko da eta bezeroari balio erantsia eskainiko dio bere instalazioa eraldatu gabe eta kalitate zein segurtasun estandarrak mantenduz.
Carlos Yoldi: “segurtasunaren alde jardun, ezin da ez ikusiarena egin”
“Gune konfinatuen barruan lan egiten duten pertsonen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da, ezagutza duten pertsonak izan behar dira, prestatuak eta esperientziadunak, langile kualifikatuak baina egiten dutenaren eta lan egingo duten lekuaren ezaguera izan behar dute. Garrantzitsuena segurtasunaren alde jardutea da, ezin da ez ikusiarena egin, ezin ditugu gure eginbeharrak utzi, guztia ez du balio” azpimarratu zuen Carlos Yoldik Osalanek antolatutako gune konfinatuei buruzko jardunaldian.
Petronorrek 293 bisitari izan zituen apirilean
Petronorrek 293 pertsonen bisita jaso zuen apirilean. Euskadiko zein Estatuko, ikastetxe, institutu eta unibertsitateetako ikasle eta irakasleak Findegira gerturatu ziren bere instalazioak eta finketa prozesua gertutik ezagutzeko asmoz.
Petronorren suhiltzaileek 4. postua lortu dute Suteak Ekiditeko Mapfreren XXIV. Jardunaldietan
Petronorren suhiltzaileek parte hartu dute Mapfreren XXIV. Jardunaldien barruan Ispasterren antolatutako suteak ekiditeko txapelketetan, laugarren postua lortuz mahuka profesionalen frogan.