Etenaldia amaitzear dago eta Petronorrek Konbertsio unitateen abian jartzeari ekingo dio, helburu guztiak lortu ondoren; garrantzitsuena: “bajadun 0 istripu” izan dira.
ALBISTEAK
Inguratua fuel-isuria Terminalean
Bart gauean, itsasontzi batek kargatzen ziharduela, fuel-isuria gertatu da Terminalean, 0,5 m3 ingurukoa edo. Euste eta babes-langak jarri dira, hedatu ez dadin.
Bilduta Petronorren Itsas-terminalean isuritako fuela
Gaur arratsaldeko 19:00ak inguruan amaitutzat jo dira, bart gauean izan diren fuel-isuriak biltzeko indarrean jarri diren garbiketa-lanak.
Energia-sektorearen aukerak euskal industriarako
“Oil and gas: industriarako errealitateak eta aukerak” deritzo Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Energia Katedrak antolatu duen mintegiari. Mintegi hori datorren asteartean egingo da, martxoaren 17an, Deustuko Unibertsitateko Komertzialean, eta energia-sektore honek euskal industrientzat dituen aukerak aztertzea da haren helburua.
Elias Unzueta: “gure lantaldeak gaitasun oso positiboa izan du hain denbora laburrean horrenbeste lan eta pertsona koordinatzean”
Elias Unzueta Petronorreko Konbertsio burua da, eta Etenaldia egiten ari den arloaren arduraduna. Urtebete darama kargu horretan baina lehenago beste kargu batzuk izan ditu: lau urtez izan zen Prozesuen/Zerbitzu Teknikoen buru, hiru urtez arloaren buru, zazpi urtez Plangintza eta Optimizazioko teknikari, eta bost urte egon zen Madrilen lanean Repsoleko CTRn. Beraz, eskarmentu handia du findegien alorrean. Unzuetak Etenaldiaren azken egunak azaldu dizkigu eta balantze txikia egin digu.
Muskizko eta Zierbenako alkateek Petronorren Etenaldia bisitatu dute
Borja Liaño Muskizko alkatea, Marce Elorza Zierbenako alkatea eta Elena Setien Abanto-Zierbenako Ingurumen zinegotzia, gaur goizean, Petronorreko instalazioetan izan dira, findegiko instalazioetako Bihurketa arloko geldialdian egiten ari diren lanak bertatik bertara ikusten.
Petronorrek FCC-ko kontrol sistema modernizatu du
Etengabeko berrikuntzaren alde egindako apustuari jarraituz, FCCren kontrola modernizatu du Petronorrek. Horrela, sistema zaharraren ordez, modernoagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa den beste sistema bat erabiltzen ari da.
Petronorrek plantako 24 operadore berri kontratatuko ditu
Petronorrek diplomak eman dizkie, gaur goizean, azkeneko Planta Kimikoko Operadore ikastaroa amaitu duten 24 ikasleri. Ondoren guztiak Findegian lan egiteko kontratatuak izango dira.
Aurten Alirona abestuko dugu
Datorren maiatzaren 30ean, Athletic Klubak Kopako finala jokatuko du Barçaren aurka, atzo RCD Espanyol, finalerdien bueltako partiduan, 0-2 irabazi ostean.