Petronorrek gaur goizean aurkeztu du, Somorrostro Irakas-gunean, Planta Kimikoko Operadore Ikastaroaren edizio berria, -Lanbideren laguntzaz- goi mailako 30 tekniko operadore moduan heztera bideraturik dagoena. Ikasleen %60a inguruko herrietakoak dira (Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).
ALBISTEAK
Petronorrek 19.736 euro bildu ditu Be
Petronorrek Beñat Bihotzez Elkartearentzako 19.736€ biltzea lortu du, Beñat Mardaras txikiaren sendaketan lagunduz, Atrepsia Pulmonar baitauka.
Muskizek, Abantok eta Zierbenak Deiaren 4 Hemendik Sari jaso dituzte
Gallartako Bodegon Abesbatzak, Muskizko Jarraitzen Dugu txistu taldeak, Zierbenako Iñigo Elosegi Momeñe txirrindulariak eta Emakumezkoen Abanto Klubak DEIA Hemendik Saria jaso zuten atzo Santurtziko Serantes Kultura Aretoan izandako ekitaldian.
Petronorrek Itsaslurren dituen lursailak inguruko hiru abeltzainei eskaini dizkie
Petronorrek -Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartekotzaz- Muskizko bi abeltzainekin eta Abanto-Zierbenako batekin akordioa sinatu du, modu araupetu batean, konpainiak Itsaslurren dituen lursailetako lau haiei usteko.
Athleticek San Mameseko denda oficial berria inauguratu du
Athleticek San Mameseko denda ofizial berria inauguratu du gaur, lehen taldeko jokalari guztiekin, baita emakumezkoen taldearekin ere.
Petronorrek Elikagai-Bilketa Kanpainan parte hartuko du
Petronorrek, FESBAL Espainiako Elikagai Bankuaren Federazioak –azaroaren 24tik 30era- antolatutako, “El hambre no se ve” Elikagai-Bilketa Kanpainan parte hartuko du.
Josu Jon Imaz: “Europak bere baliabideak ustiatzen hasi behar da, nazioarteko lehiakortasuna ez galtzeko”.
“Europak Estatu Batuen iraultza energetikoari garapenaz erantzun behar dio eta bere baliabideak ustiatzen hasi, nazioarteko lehiakortasuna ez galtzeko” esan du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuak.
Athleticen 2 kamiseten zozketan parte hartzeko azken eguna Twitterren
Gaur Petronorrek Twitterren bidez antolatu duen Athleticen bi kamiseta ofizialen zozketan parte hartzeko azken eguna da; #ChampiLions Hashtag-arekin lehoiak animatzeko tweeta idatzi behar duzue bakarrik.
Petronorrek paperik gabeko bulegoa ezarri eta 32.500 kilo dokumentu deuseztatu ditu
Hiru hilabete eskasetan Petronorrek artxibatutako paperezko 32.500 kilo inprimaki eta dokumentu deuseztatu eta birziklatu ditu. Findegia “Paperik gabeko Bulegoa eta Informazioaren Sailkapena” proiektua indarrean jartzen ari da, prozesuetako paper erabilpena ahalik eta gehien murrizteko, Konpainiak duen informazio nabarmena identifikatzeko eta lan-eredua hobetzeko.