Somorrostro Irakas-gunea Repsol Fundazioak Lanbide Heziketara Aplikatutako Berrikuntza Energetikoko Proiektuen 1. Deialdian parte hartzeko aukeratu dituen bost proiektuen artean dago –Euskadiko beste 3 eta Madrileko batekin batera- . Honek Euskal LH irakas-guneen maila altua baieztatzen du.
ALBISTEAK
Abantok bere 5. Mendi Ibilaldia aurkeztu du
Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, Kike Hermosilla Deiaren zuzendari Komertzialak eta Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak, datorren igandean (urriak 19) izango den, Meatzaldeko herriko Mendi Ibilaldiaren 5. edizioa aurkeztu dute gaur goizean.
Petronorrek, Repsol Fundazioak eta SPRI-k Energia eta Ekintzailetzari buruzko Jardunaldia antolatuko dute
Petronorrek, Repsol Fundazioak eta SPRI-k Energia eta Ekintzailetzari buruzko jardunaldia antolatuko dute, datorren ostegunean (urriak 16), Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegian (Zamudion). Helburua topalekua sortzea da, gizarteak, bere eragile dinamikoenen bitartez, ekintzailetzaren abantailak eta aukerak ikus dezan.
Pozalaguak errekor berria lortu du
Pozalaguako Leizeak, Repsol Gidaren txapelketan, “2013ko Txokorik Onena” bihurtu zenetik ez dio bisitak jasotzeari utzi, udan marka guztiak hautsiz: 7.600 pertsonek ikusi zuten abuztuan, bere historiaren hilabeterik onena.
ADIFIDAZek eta ADIZMIk ezgaitasunari buruzko marrazki eta kontakizun lehiaketa antolatu dute
ADIFIDAZek –Abanto-Zierbenako Ezgaitu Fisikoen Elkartea- eta ADIZMIk –Meatzaldeko Ezgaitu Intelektualen eta bere Familien Elkartea- ezgaitasunari eta oztopo arkitektonikoei buruzko marrazki zein kontakizun lehiaketa antolatu dute, Petronorren laguntzaz.
Josu Jon Imaz, Euskadiko erreputazio korporatiborik oneneko gestorea
Josu Jon Imazek erreputazio korporatiborik onena duen gestorea da eta Petronor bosgarren enpresarik onena, RECORD EUSKADI Euskal enpresen Erreputazio Korporatiboari buruzko txostenaren emaitzen arabera.
Findegiko langileen azken senide taldeak Petronorren bisitari
Findegiko langileen azken senide taldeak Petronor bisitatu zuen atzo, ateak zabaltzeko egunen barruan.
Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren bost proiektu The South Summit 2014-ren finalistak
Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren bost proiektu –Vortex, Ledmotive, Powertrack, Focus eta Ecomesh– The South Summit lehiaketan jasotako 3.000 proposamenen artean aukeratutako ehun finalisten artean daude. Txapelketa Europako Hegoko ekimen erakustaldi nagusiena da eta Madrilen antolatuko da bihartik aurrera.
Sokorroko Ama bere ermitan buelta da
Sokorroko Ama bere ermitara bueltatu zen atzo –Pobeñan asteburuan zehar izandako- Sokorrillo erromesaldian egiten den ohiko prozesioan, San Nikolas Barikoaren elizan 27 egun egon ostean.