Petronorrek Instalazio Kimikoko Operadore Ikastaroaren deialdi berria abian jarri du, 25 ikasle operadore moduan trebatzeko xedez.
ALBISTEAK
Udaberria heldu da eta berarekin lore-hautsa
Gaur udaberria hasi da eta berarekin lore-hautsa, askotan Findegiko sufrearekin nahasten dena.
Athletic animatu ezazu eta kamiseta ofiziala irabazi!
Petronorrek Athleticen hiru kamiseta ofizial zozkatuko ditu, Facebookaren bidez, Kopako finalerako lehoiak animatzen argazkia bidaltzen dutenen artean.
Repsol-Petronor Taldeak 5.500 milioi euro urteko erosten die 20.000 hornitzaileri
“Ez diogu inori arrainik oparituko, baina agindu dezaket eta agintzen dizuet, kalitatea eta prezioa baino ez dugula kontutan hartuko edozein kontratazio egiterako orduan. Entzun eta adituko dizuegula, eta kala handi honetan arrantzan egiten lagunduko dizuegula”. Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak esana, gaur goizean, 60 hornitzaileren aurrean, oil&gas sektoreak euskal industriari eskaintzen dizkion aukerak azaltzeko Orkestra–Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatu duen jardunaldiaren baitan.
Etenaldia amaitzear dago
Etenaldia amaitzear dago eta Petronorrek Konbertsio unitateen abian jartzeari ekingo dio, helburu guztiak lortu ondoren; garrantzitsuena: “bajadun 0 istripu” izan dira.
Inguratua fuel-isuria Terminalean
Bart gauean, itsasontzi batek kargatzen ziharduela, fuel-isuria gertatu da Terminalean, 0,5 m3 ingurukoa edo. Euste eta babes-langak jarri dira, hedatu ez dadin.
Bilduta Petronorren Itsas-terminalean isuritako fuela
Gaur arratsaldeko 19:00ak inguruan amaitutzat jo dira, bart gauean izan diren fuel-isuriak biltzeko indarrean jarri diren garbiketa-lanak.
Energia-sektorearen aukerak euskal industriarako
“Oil and gas: industriarako errealitateak eta aukerak” deritzo Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Energia Katedrak antolatu duen mintegiari. Mintegi hori datorren asteartean egingo da, martxoaren 17an, Deustuko Unibertsitateko Komertzialean, eta energia-sektore honek euskal industrientzat dituen aukerak aztertzea da haren helburua.
Elias Unzueta: “gure lantaldeak gaitasun oso positiboa izan du hain denbora laburrean horrenbeste lan eta pertsona koordinatzean”
Elias Unzueta Petronorreko Konbertsio burua da, eta Etenaldia egiten ari den arloaren arduraduna. Urtebete darama kargu horretan baina lehenago beste kargu batzuk izan ditu: lau urtez izan zen Prozesuen/Zerbitzu Teknikoen buru, hiru urtez arloaren buru, zazpi urtez Plangintza eta Optimizazioko teknikari, eta bost urte egon zen Madrilen lanean Repsoleko CTRn. Beraz, eskarmentu handia du findegien alorrean. Unzuetak Etenaldiaren azken egunak azaldu dizkigu eta balantze txikia egin digu.

