“40 urtetan zehar Petronorren etengabeko hobekuntza eta inbertsio planak ez du gehiago fintzea helburu izan, hobeto fintzea baizik”. Joaquin Ayani FMU proiektuaren edo koke plantaren koordinatzaileak esan zuen, atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian.
ALBISTEAK
Abanto-Zierbenako Merkatarien Elkarteak eta El Pobal Burdinolak Petronorren dirulaguntza jaso dute
Abanto-Zierbenako Merkatarien Elkarteak eta El Pobal Burdinolak Petronorren dirulaguntza jaso dute Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren, Jose Maria Montserrat Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariaren eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikariaren eskuetatik.
Jose Luis Arredondok Pablo Urrutia ordezkatuko du
Etenik gabeko hiru hamarkadaren ondotik Pablo Urrutia jubilatu berri da, epea amaitu aurretiko zatikako erretiroaz. Aurrerantzean Jose Luis Arredondo izango da Ekonomia eta Finantza zuzendari berria.
Aner Eguzkitza, Facebookeko txapelketaren irabazlea
Aner Eguzkitza Petronoro.infok Facebookean egin duen “Athleticen pasadizoak” lehiaketaren irabazlea izan da.
Petronorren ateak zabaltzeko egunak amaitu dira
Petronorren ateak zabaltzeko egunak amaitu egin ziren atzo Findegiko langileen azkeneko senide taldearen bisitarekin. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikaria, Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna eta Angel Gil Zerbitzu Orokorren teknikaria haiekin izan ziren.
Filipinaseko Petron findegiko ordezkariak Petronorren bisitari
Filipinaseko Petron findegiko ordezkariek Petronor bisitatu dute gaur, gasoleo zein gasolina ekoizteko propietateen analisirako sitema automatikoa ikusteko asmoz. Sistema honek merkatuak eskatzen dituen espezifikazioak jarraituz produktu hauen formulazioa lortu nahi du, gastuak zein itxaronaldiak ekidituz. Egitura hau NIR (Gertuko Infragorri) analizatzailean eta matematika kalkulu konplexuan oinarriturik dago, ekoizten diren ahala kontsumitu daitezkeen automobilgintzarako erregai egokiak lortzean denbora zein milaka euro aurrezten dira.
Petronorrek Deiaren Bizkaia Saria jaso du
Deia Hemendik Sariak Petronorrek ingurumen iraunkortasuna babesteko egiten duen etengabeko esfotzua saritu zuten atzo. Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Promozio Ekonomikoko diputatuaren eskutik jaso zuen saria, Ortuellako Kultura Etxean (OKE) izandako ekitaldian.
Petronorrek APQUA hezkuntza proiektua babestuko du
APQUA proiektuko arduradunak eta Fran Fernandez Petronorren zuzendariorde teknikoa Findegian bildu dira, elkarrekin, irakaskuntza programaren balantzea egiteko eta elkarren arteko lankidetza formula prestatzeko.
Gallarreta Mendi Taldeak Petronorren dirulaguntza jaso
Gallarreta Mendi Taldeak Petronorren dirulaguntza jaso du Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuttik.