ALBISTEAK

Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken emanaldia Abanton

Abantoko 18 gaztek Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beka jaso dute herriko alkatea Manu Tejada eta Petronorren zuzendaria Victor Perez de Gezuragaren eskutik.  2011-2012 ikasturteari dagozkion beken emanaldia gaur goizean udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan izan da.

21 Urr 2011
ALBISTEAK

Muskiz eta Abanto genero-indarkeriaren kontra

Muskizek eta Abantok “Beldur Barik 2011” txapelketa abian jarri dute: Berdinsareak antolatutako lehiaketa honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan gazteria erakartzea du helburu.

19 Urr 2011
ALBISTEAK

Abanto-Zierbenako II. Mendi Ibilaldi arrakastatsua


Gallartako Eusko Gudariak plazan, 350 pertsona inguru bildu ziren Abanto-Zierbenako nekazal eta meatze gunerik aipagarrienak bisitatzeko, baita mendi puntarik garrantzitsuenetara heltzeko ere: Peña Pastores, La Rasa, Pico Ventana, Montaño eta Serantes. II. Mendi ibilaldi honek iaz baino 100 pertsona gehiago elkartu ditu eta askok errepikatu dute.

17 Urr 2011
ALBISTEAK

Zierbenak bere eguna ospatu du

Zierbena Eguna, honela deitzen zaio Zierbena Abantotik banandu zeneko egunari. Zierbenatarrak Udaletxeko plazara gerturatu ziren atzo, orain dela 19 urte gertatu zen hura gogorarazteko.   Marce Elorza alkateak egun hau “gure herri auzokidearekiko errespetu osoz” ospatzea eskatu zuen.

16 Urr 2011
ALBISTEAK

Enpresen Elkartasun Eguna, La Arenan

Repsol Fundazioak Enpresen Elkartasun Eguna antolatu du gaur, aldi bereko hainbat ekintzarekin Muskizen, Busturian, Madrilen, Zaragozan, Valentzian, zein Sevillan.  Borondatezko egun honetan, Muskiz-en kasuan, goizeko 10ak aldera hainbat pertsona La Arena hondartzara gerturatu dira dunetako espezie exotiko inbaditzaileak kentzeko.

15 Urr 2011
ALBISTEAK

Bernardo Garcia Huidobro: Kitarra klasikoko kontzertua

Bernardo García Huidobro gitarra-jotzaile txiletarrak kontzertua emango du gaur arratsaldez, 19:30etan, Muskizko Meatzari Aretoan. Azken bi mendeotan espainiar musikan kitarrarako idatzitakoaren inguruko ibilbidea, kalitate handiko lanak eta entzuteko errezak.

13 Urr 2011
ALBISTEAK

II. Mendi Ibilaldia Abanto-Zierbenan

Abanto-Zierbenako alkatea Manu Tejadak, Fran Fernandez Petronorren azpizuzendari teknikoarekin eta Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen zuzendariarekin batera, meatzealdeko II. Mendi Ibilaldia aurkeztu du gaur.

07 Urr 2011
ALBISTEAK