Petronorrek 14.595,00 euroren diru-laguntzaz parte hartuko du Haitiko berreraikuntza-lanetan. Kopuru horretatik, findegiko langileen artean bildutakoak 4.595,00 izan dira eta gainerako 10.000,00 euroak, berriz, enpresak berak jarriak.
Petronorrek 14.595,00 euroren diru-laguntzaz parte hartuko du Haitiko berreraikuntza-lanetan. Kopuru horretatik, findegiko langileen artean bildutakoak 4.595,00 izan dira eta gainerako 10.000,00 euroak, berriz, enpresak berak jarriak.
Energia Eraginkortasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Petronorrek jakinerazi nahi du arlo bereko egitasmoa duela abian, 9 milioi euroren inbertsioaz, urteko 20.000 tona erregai aurreztuz eta CO2 ixuriak 60.000 tona murriztuz. Hau da, 10 milioi zuhaitz landatuz gero lortuko litzatekeen besteko murrizketa, 50.000 futbol-zelaitan edota Bizkaiko lurralde osoaren %12an.
Honela dio DATO ECONOMICO aldizkariak martxoko azken alean: “Petronor Bizkaiko enpresarik berebizikoena da”. Zortzi orrialdeko erreportajean zehar, aldizkari ekonomiko honek 1968an Petronor sortu zeneko garaia gogorazten du eta baita ondoko balantzea egin ere, Somorrostro eskualdearen mesedetan eta Bizkaiko zein Euskadiko ekonomiaren onetan jorratutako bidearen eta eragindako onuraren berri emanez.
Zierbena izango da Euskal Herriko 50. Itzuliaren lehen etaparen irteera eta helmuga (Zierbena-Zierbena) eta bigarren etaparen (Zierbena-Biana) irteera, apirilaren 5ean eta 6an, hurrenez hurren. Udalaren ekimen honek Petronorren babes berezia du.
Azken 15 hilabeteotan 85.845 bisitari izan ditu Petronorren webgune honek. Neurri bereko webguneen batez besteko audientziaren aldean, Petronorrek %38,59 bisitari gehiago izan dugu eta petrolio eta gas-sektorearen aldean, ostera, %47,80 gehiago.
Simone Moro alpinista italiarra gaur, ostirala, mintzatuko da Muskizko Mello Mendi Klubak eratutako V. Mendi Jardunaldietan.
Petronorrek jendaurreko informaziorako Muskizen irekia duen Petronor.info bulegoak 191 galderari erantzun ahal izan dio urtarrilean zehar. Horrez gainera, hilabete honetan nabarmen gehitu dira Internetez baliatzeko zerbitzuak eta baita gaztetxoentzako jarritako jokoen erabilpena ere. Aldi berean, herritar ugari bertaratu dira Petronorren egutegiaren eske eta Athletic-en hainbat artikulu eta ekipamendu bila.
Petronorren laguntzaz eratu ohi den Nueva Economía Foroan Migel Lazpiurrek aditzera eman duenez, “behar bada krisiaren aldirik txarrena iragan da”, bai nazioartean eta baita euskal ekonomiari dagokionez ere. Hala ere, haren ustez barrena jotzeak ez omen du “esangura krisialdia amaitu denik” eta, ondorioz, lanposturik sortuko denik. Zentzu beronetan erantsi duenez gero, lanpostuak nabarmen samar hazi arte nekez hitzegin ahal izango da “egiazko hazkuntzaz”.
Gaur astelehena, hilak 15, goizeko seitan hasi eta bihar asteartea, hilak 18, goizeko seiak arte, hogeitalau orduko lanuztea gertatzen ari da Findegian, Petronorreko Enpresa Batzordeak egindako deiaren arabera. Dei hau joan zen larunbatean, hilak 13, lan-istripuz hil zen J.R. RAM S.A. enpresako langilearen omenez eta doluminez egin da eta haren senideen eta lankideen elkartasunez.