ALBISTEAK

Petronor, ingurumen-erronkari erantzuten dion enpresa

“Petronorren betekizuna gizarteak behar dituen erregaiak ekoiztea da. Guztia bertako ongizatea eta garapena segurtatu ahal izateko eta ingurumen-baldintzarik zorrotzenak gogoan hartuz” adierazi du Fran Fernandez  Findegiaren azpizuzendari teknikoak, Euskaliten eta Innobasqueren eraginez Kalitate Astean zehar eratu berri den Ejemplos prácticos de sostenibilidad y responsabilidad social empresarial mahai-inguruan barrena.

23 Aza 2009
ALBISTEAK

Gonbidatu apartak hurrengo hitzaldian

Datorrean asteazkenean, hilak 25, beste hitzaldi bat eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan. Honako honetan “El gol como estilo de vida y forma de supervivencia” izango da eztabaida-gai eta gonbidatu apartak izango dira hizlari: Fernando Llorente, Ismael Urzaiz eta Carlos Ruiz, Athletic-en aurrelari ohiak.

21 Aza 2009
ALBISTEAK

Eskubaloiak berrogei urte bete Muskizen

Aurreko asteartean, Meatzari Aretoan, Balonmano en Muskiz deritzan liburuaren aurkezpena egin zen. Udalaren zein Petronorren dirulaguntzaz argitara emandako liburu honek Muskizko eskubaloi-jardueraren historia biltzen du edozenbat argazkitan. Elkartea sortu, 1968an sortu zen Unión Deportiva Muñatones izenez eta, 1986an egindako aldaketaren ondotik, Club Balonmano Muskiz deritza geroztik.

19 Aza 2009
ALBISTEAK

Asti Leku Ikastolako ikasleak bisitari

Portugaleteko Asti Leku Ikastolako ikasle-taldeak  bisitatu dute gaur Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie.

19 Aza 2009
ALBISTEAK

Segurtasuna, indarrean dagoen legeria bete beharra baino haratago

“El papel de Petronor al subcontratar” da Fernando Alonso Petronorren Ingenieritza-Mantenu zuzendariak Bilboko Euskalduna jauregian azaldutako txostenaren izenburua, Arriskuen ebaluazioa deritzan jardunaldietako hitzaldi-zerrendaren barruan. Bere mintzaldiak bi alor landu ditu batez beste. Batetik, Petronorrek duen konpromisoa bere eraginpeko PYMEetan segurtasun-kultura eta kudeaketa areagotzeko eta, bestetik, enpresa handiek duten ahalmena subkontratatzen dituzten enpresetan segurtasuna indarrean dagoen legeria baina haratago gogoan hartua izan dadin.

19 Aza 2009
ALBISTEAK

Mungia B.H.I.ko ikasleak bisitari

Mungia B.H.I.ko ikasle-taldeak  bisitatu zuten atzo Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.

18 Aza 2009
ALBISTEAK

Jose Manuel de la Sen, Sustapen Ekonomiko Saria

Jose Manuel de la Sen Larrea oraintsu arte Petronorren kontseilari-ordezkaria izan denak atzo jaso zuen Santurtzin, Deia egunkariak antolatutako Hemendik saria Sustapen Ekonomikoari dagokion arloan. Bai berrogei urtean berrilkuntzaz arduratzeagatik eta baita URF egitasmoa burutzeagatik ere, ez baita alferrik sekula Euskadin egindako industria-inbertsiorik handiena. De la Senek adierazi zuenez “berrikuntza egunero-egunero egindako ahalegina besterik ez da”.

17 Aza 2009
ALBISTEAK

Petronorren Lanbide Heziketa bekak, Muskizen

Gonzalo Riancho alkatea bertan zela, Josu Jon Imaz lehendakariak eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak elkarrekin zabaldu dituzte gaur, Muskizko Udal Areto Nagusian eta bertako 28 gazteren artean, Lanbide Heziketa ikasketak egiteko Petronorren bekak.

16 Aza 2009
ALBISTEAK

Migel Angel Sinobas, Kimika Analitikoaz lizentziatua

Migel Angel Sinobas lankideak, Laborategian  kimika-laguntzaile dena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikasgela Nagusian jaso zuen atzo Kimika Analitikoaz lizentziatura, Zientzia eta Teknologia Fakultateak deitutako XXXVII. Titulu-emanaldiaren baitan. Zorionak.

13 Aza 2009
ALBISTEAK