Edurne Pasaban mendigoizaleak jaso zuen atzo, Muskizko Meatzari Aretoan, 2010eko kirolaririk onenari dagokion garaikurra, ez baita berau alferrik lurreko hamalau gailurrik altuenetara igo den lehen emakumea. Alpinista tolosarra izan da elcorreo.com irakurleen artean botorik gehien jaso duen euskal kirolaria.
ALBISTEAK
Marcelo Gangoiti 2011 saria JOTA+GE-rentzat
Juana Ruiz eta Garbiñe Urdanpilleta diseinugileek zuzentzen duten Erandioko JOTA+GE enpresak irabazi du azken 15 urteotan Somorrostro Irakasguneak eratu ohi duen Marcelo Gangoiti Saria, Spri, Bizkaiko Foru Aldundia eta Cebeken laguntzaz.
Jon Santacana, Munduko Txapelduna
Jon Santacanak urrezko domina lortu du gaur, Migel Galindo gidariarekin batera, Sestrieren (Italian) eratzen ari den Minusbaliatuen Munduko Txapelketako Alpetar Eskiko super-erraldoi arloan. Aurretik jaitsiera-moldean zilarra lortua zuen donostiarrak sekulako marka erdietsi du, 1:19,20, Kanadako Chris Williamson eta Nicolas Berejny frantsesaren aurretik.
Geldialdi bi, mantenu-lanak direla eta
Petronorrek jakinerazi nahi du bihar urtarrilak 14, larunbatez, gasoila sulfuroz xahutzeko G4 unitatea geratzeari ekingo zaiola eta igandean, berriz, hilak 15, CG1 Kogenerazio unitatea gelditzeari, batean zein bestean mantenu-lanak egin ahal izateko, aurrez finkatutako programaren arabera.
Kogenerazio unitatea berriro ere abian
Petronorrek jakinerazi nahi du bihar ostirala, arratsaldetik aurrera, CG6 Kogenerazio unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, orain hurrengo urtarrilaren 5ean aditzera eman zen bezalaxe.
Jaurlaritzak Petronorren berrikuntza eta eraginkortasuna saritu
Eusko Jaurlaritzak erabat onetsi ditu Fueloila Murrizteko Unitateari dagozkion instalazioetan Petronorrek indarrean jarri dituen bi egitasmoak. Hain zuzen ere, onetsi ezezik saritu ere saritu ditu “koke unitatearen baitan ezarritako gas-konpresorearen abiada aldarazteko sistema mekanikoaren berrikuntza eta energia-eraginkortasuna” zein “goi mailako energia-errendimendua bideratzeko kogenerazio-instalazio berria”.
Eraginkortasuna, lehiakortasuna eta konpromisoa
Energia eraginkortasuna, inbertsioei eustea eta C02 isurien murrizketa dira, besteak beste, Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak 2011 urte urterako proposatzen dituen erronkarik nagusienak. Are gehiago kontuan izanik datorren urtean zehar indarrean jarriko dela, agindutako epez eta inbertsioz, Fueloila Murrizteko Unitatea.
Hainbat bisita laborategian zein Findegian
Petronorren laborategia bisitatu du aste honetan Migel Gomez irakasleak, Kantabriako Unibertsitatearen Bide Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren Errepide eta Aireportu Laborategiko arduradunetakoak.
Mendiz-mendi taldeko txirrindulariak garaipenez garaipen
Jonathan Lastra eta Eneko Corrales Mendiz Mendi talde muskiztarraren txirrindulari gazteek sekulako garaipenak lortu berri dituzte hainbat nazioarteko ziklokross lasterketatan.

