ALBISTEAK

Petronorrek beste ziurtagiri europar bat lortu

Petronorrek lortu berri du CE (Onespen Europarra) izeneko ziurtagiri berria asfalto-betunak ekoiztu ahal izateko. Ziurtagiri hau indarrean jarriko da 2011ko urtarrilaren batetik aurrera. Aldi berean berritu dira ISO 9001, 14001 eta OHSAS 18001 ziurtagiriak, Kalitateaz, Ingurumenaz eta Segurtasunaz, hurrenez hurren.

15 Aza 2010
ALBISTEAK

Petronor, Energia Berrikuntzaz saritua

Petronor findegiak jaso zuen atzo, Gallartako Kultura Etxean, Deia egunkariak eskainitako Hemendik Berrikuntza Saria. Garaikurra Josu Jon Imaz findegiaren lehendakariak jaso zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko Aldun Nagusiaren eskutik.

12 Aza 2010
ALBISTEAK

Berrikuntza Saria Kogenerazio Unitatearentzat

Petronorren Kogenerazio Unitateak merezi izan du aurten Deia egunkariak urtero eratu izaten duen  “Hemendik” saria Berrikuntzaz. Epaimahaiak onuragarritzat jo du 83,5 milioi euroren inbertsioa eta baita azpimarratu ere findegiaren argindar-kontsumoa bermatzeko bezainbateko energia ekoiztuko duen egitasmoaren berrikuntza ere.

08 Aza 2010
ALBISTEAK

Victor Perez de Gezuraga, Petronorren exekutiborik nagusiena

Victor Perez de Gezuraga, orain arte Petronorren zuzendari nagusia, Petronorren exekutiborik nagusiena izango da azarotik aurrera. Erantzukizun honetan ordezkatuko du Josu Jon Imaz, berau izango baita aurrerantzean Repsolen Findegi arloko zuzendari exekutiboa.

04 Aza 2010
ALBISTEAK

Indarrean Kogenerazio unitatearen Ingurumen Baimen Osotua

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzat indarrean jarri du Petronorren Kogenerazio unitateari dagokion Ingurumen Baimen Osotua. Beharrezko ebazpena urriaren 19koa da eta zehatz mehatz honako arlo honi dagokio, alegia: “Kogenerazio bitartez argindarra eta lurruna ekoizteko” sistemari.

28 Urr 2010
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, asteazkena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak jakinerazi du, gaur, urriaren 27an, goizeko 11:00tan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industrien segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.

26 Urr 2010
ALBISTEAK

Abantoko Lehen Mendi Ibilaldiaren arrakasta

Alejandro Valera, Castroko traineruaren arraunlaria, eta Santurtziko Iñigo Martinez izan ziren igandean Abantoko Lehen Mendi Ibilaldiaren irabazleak, 20 eta 30 kilometroko probetan hurrenez hurren. Guztira 235 izan ziren parte hartu zuten mendigoizaleak.

18 Urr 2010
ALBISTEAK