“El papel de Petronor al subcontratar” da Fernando Alonso Petronorren Ingenieritza-Mantenu zuzendariak Bilboko Euskalduna jauregian azaldutako txostenaren izenburua, Arriskuen ebaluazioa deritzan jardunaldietako hitzaldi-zerrendaren barruan. Bere mintzaldiak bi alor landu ditu batez beste. Batetik, Petronorrek duen konpromisoa bere eraginpeko PYMEetan segurtasun-kultura eta kudeaketa areagotzeko eta, bestetik, enpresa handiek duten ahalmena subkontratatzen dituzten enpresetan segurtasuna indarrean dagoen legeria baina haratago gogoan hartua izan dadin.
ALBISTEAK
Mungia B.H.I.ko ikasleak bisitari
Mungia B.H.I.ko ikasle-taldeak bisitatu zuten atzo Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.
Jose Manuel de la Sen, Sustapen Ekonomiko Saria
Jose Manuel de la Sen Larrea oraintsu arte Petronorren kontseilari-ordezkaria izan denak atzo jaso zuen Santurtzin, Deia egunkariak antolatutako Hemendik saria Sustapen Ekonomikoari dagokion arloan. Bai berrogei urtean berrilkuntzaz arduratzeagatik eta baita URF egitasmoa burutzeagatik ere, ez baita alferrik sekula Euskadin egindako industria-inbertsiorik handiena. De la Senek adierazi zuenez “berrikuntza egunero-egunero egindako ahalegina besterik ez da”.
Petronorren Lanbide Heziketa bekak, Muskizen
Gonzalo Riancho alkatea bertan zela, Josu Jon Imaz lehendakariak eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak elkarrekin zabaldu dituzte gaur, Muskizko Udal Areto Nagusian eta bertako 28 gazteren artean, Lanbide Heziketa ikasketak egiteko Petronorren bekak.
Migel Angel Sinobas, Kimika Analitikoaz lizentziatua
Migel Angel Sinobas lankideak, Laborategian kimika-laguntzaile dena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikasgela Nagusian jaso zuen atzo Kimika Analitikoaz lizentziatura, Zientzia eta Teknologia Fakultateak deitutako XXXVII. Titulu-emanaldiaren baitan. Zorionak.
Ekoizpen-unitateak berriro ere abian
Lan-gatazka dela-eta lau egunetan zehar instalazioak geldirik egon ostean, berriro ere ekin zaio ekoizpe-unitateak indarrean jartzeari. Instalazioak abian jartze hau sekuentziala izango da, zatika eta epeka alegia.
Hiru ikastetxek bisitatu Petronor aurreko astean
Aurreko astean hiru ikastetxek bisitatu zituzten Findegiaren hainbat instalazio: Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxeak, Somorrostro Irakas-guneak eta Berrizko Ikastolak, hain zuzen ere. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.
Unai Caro, Euskadiko txapeldun
Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak gaur eman dio Unai Carori, beronen kirol-jarduera baikorra sustatzeko eta bideratzeko kirolari berak eskatutako diru-laguntza.
Athletic- Rayo Vallecano ikusteko sarrerak
Datorren asteazkenean, hilak 11, Athleticek Rayo Vallecanoren aurkako Kopa kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com