ALBISTEAK

AK3 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, urriaren 19tik aurrera, 3. Plantako AK3 Alkilazio Unitatearen geldialdi programatua hasiko dela, mantenu lanak egiteko.
13 Urr 2020
ALBISTEAK

“Subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari” lotutako politika industriala eskatu du López Atxurrak

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak ‘Covid19aren osteko Espainiarentzako politika industrial eraldatzailea’´ goiburupeko Elcano Errege Institutuaren ekitaldi online batean hartu zuen parte atzo eta bertan nabarmendu zuenez “europar ekosistema tekno industrialaren premiazko birmoldatze beharra” dago eta horren baitan “politika industriala subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari lotu behar zaio”, trantsizio energetikoa eraldaketa industrialari eta herrialde bateko politika industrialari lotu behar zaion bezalaxe.
09 Urr 2020
ALBISTEAK

EBren funtsak “txeke zuria ez” direla nabarmendu eta “Estatu helburuekin” lan egitea eskatu du López Atxurrak

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak atzo nabarmendu zuenez covid-19ak eragindako krisiaren osteko susperraldirako Europako Batasunaren funtsak  “ez dira txeke zuri bat”  eta  “Espainiak behar duen eraldaketa tekno industriala espainiar enpresa traktoreen bihotzean eta adn-an egon behar da”.  EBren ‘Next Generation’ planaren eta espainiar enpresentzako aukeren inguruko IESE Business School-en ekitaldi online batean, López Atxurrak eskatu zuen egungo desafioei konfiantzaz eta ‘Estatu helburuen bitartez’  aurre egiteko.
07 Urr 2020
ALBISTEAK