Zierbenak herrirako sarbideak itxi ditu Covid-19ak eragindako neurriak betearazteko
Iragan larunbatetik herritarrak ibiltzera edo korrika egitera kalera irten daitezkeela-eta sor daitezkeen pilaketak eragozteko, Zierbenako Udalak herriko sarbide guztiak itxi ditu. Hiru dira bidezkoen igarobideak, pasealeku eta bidegorri modukoak: Santurtzi, Muskiz eta Abanto. Espainiako Gobernuaren aginduak debekatu egiten du udalerri batetik bestera igarotzea, baina bisitariak antzeman dira zenbait unetan.
06 Mai 2020
ALBISTEAK