Repsol Fundazioaren eta Blanca Marsillachen Konpainiaren Antzerki Egokituko Tailerra Bizkaira itzuliko da
Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillachen Antzerki Konpainiak (Varela Producciones) bat egin dute aurten ere, desgaitasuna duten eta ez duten antzezle profesionalek taxututako Antzerki Egokituko Tailerra delako integrazio-programa antolatzeko. Entremeses antzezlana taularatuko dute, Xabier Olzak zuzendutako Muñoz Secaren eta J.M del Llanoren egokitzapena. Moldaketa komiko eta freskoa izango da, eta batez ere parte-hartzailea, eta apirilaren 15ean antzeztuko dute Gurutzetako (Barakaldo) Auzo Etxean, goizeko 11:00etatik aurrera.
20 Ots 2020
ALBISTEAK