Petronorrek II. Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.
Findegia
Eneko Rubio, Urrizti gaztaren irabazlea
Eneko Rubio Picado Muskizko Urrizti gaztaren zozketako irabazle suertatu da. Zorionak!
Gaur egungo instalazioen hobekuntza
Fuel Oila Murrizteko Unitatearen eraikuntzak –sekula izan den euskal inbertsio industrialik handienak– aurrera darrai. Hamar hilabete joan dira dagoeneko obrak martxoan hasi zirenetik hona eta egitasmo osoaren %20 burutu samarra dago jadanik. Aurrekontu guztia 825 milioi euro da, honez gero 750 milioi besteko kontratazioak egin dira, eta orain arte jasotako materialak 400 bezainbatekoak dira. Aurtengo urtea amaitu orduko, berriz, egindako ordainak 300 milioi inguru izango dira.
Hainbat lan hirugarren argizuziaren lurrun-hodian
Petronorrek adierazi nahi du gaur, abenduak 29, hainbat lan programaturi ekin zaiola hirugarren Plantako argizuzian, erreketa hobetzeko lurrun-hodian zehar.
Muskizko Urrizti gazta baten zozketa
Gaur hasi eta abenduaren 31rarte, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietako internautek Muskizko Urrizti gazta baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako ez dute info@petronor.com helbidera emaila bidali baino, euren izen-abizenak eta helbidea adieraziz.
Petronorrek 2010 urteko egutegia aurkeztu
Josu Jon Imaz eta Víctor Pérez de Gezuraga arduradunek gaur aurkeztu dute Petronorrek 2010 urterako argitara emandako egutegia. Hamabi orrialdetan beste hainbat elkarteren argazkiak biltzen dira, alegia: Athletic, Juventud Deportiva Somorrostro, Moto Club Iban López, Zierbenako Berdantza Abesbatza, Katxetekako Bolu Elkartea, Muskizko Emakume Elkartea, Barbadun Pelotazale Elkartea, Las Carrerasko Jubilatuen Elkartea, Muñatones Zortzikotea eta Josu Feijoo mendigoizale diabetikoa.
Hiru taldek bisitatu Petronor aste honetan
Aste honetan hiru ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Asmoz Fundazioak, Igorreko Arratia BHIk eta UPV-EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateak, hain zuzen ere.
Jose Manuel Setien, 26 urte ezelango bape istripu barik
Jose Manuel Setien, 1983ko abuztutik hona 1. eta 2. Findegietako bertako operatzaile, bere segurtasunaz zein ingurukoaz erabat arduratzen den gizona dugu, ez daroa-eta alferrik 26 urteko lan profesionala ezelango bape istripurik gabe. Errekord hau aitortu zaio gaur Gabonetako Kopa dela eta eratu den bileran. Setien Kaiku treineruko arraunlaria izana da eta, oraindik ere, hainbat kirol-motatan aritu ohi ena. Seguro gero gorputzaldi onean jarraitu ahal izateak dezente lagundu izan diola. Zorionak.
Hiru taldek bisitatu Petronor aurreko astean
Aurreko astean hiru ikasle-taldek bisitatu zuten Findegiaren hainbat instalazio: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, UPV-EHUko MBA Global Masterrak eta Zaragozako Unibertsitateko Kimika Fakultateak, hain zuzen ere.

