Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren galdaretako biren segurtasun automatikoek jo zuten, ohi den baino lurrun gutxiago sortaraziz eta ekoizpenaren desoreka eraginez.
Findegia
Dagoeneko normaldua galdaren funtzionamendua
Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren hiru galdaretako biren geldialdiaren ondotik, sistemak egonkortasuna lortu zuen iluntzeko 19.45ean eta 22.20tik aurrera produkzioak lehengo lepotik jarraitu zuen geldialdia jasan zuten bi galdaretako batek lanari ekin eta abian hasi ostean.
Lehendakaria Repsolen presidentearekin bildu
Antonio Brufau Repsolen presidenteak gaur bisitatu du Ajuria-Enean Patxi Lopez lehendakaria. Berarekin batera izan dira bertan Pedro Fernandez Frial Downstream zuzendari nagusia; Nemesio Fernandez-Cuesta, Upstream zuzendari nagusia eta Josu Jon Imaz, Petronorren lehendakaria.
Petronorrek Ideia Lehiaketa eragin
Petronorrek Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.
Manu de la Sen-i, esker onez
Manu de la Sen-en adiskide, lagun eta lankideak ostiral eguerdian bildu ziren elkarrekin, ia lau hamarkada luzetan zehar zentzuz eta tajuz berarekin lanordu eta bizipoz asko partekatzeko zoria izan ondoren. Jaioko dira berriak, bai, baina Manu bezalako kimurik ez da gero egunero ernalduko. Zorionak Manu.
Zimentarriak datorren astean amaituko dira
Zimentarri-lanek, hesolen tinkatze-lanek alegia, aurrera jarraitzen dute nahiz eta uste baino abiada geldoago batez, hasierako egitasmoetan gogoan ziren lur-substratu gogorragoak aurkitzen ari baitira.
Imazek: “Energiaz ere geure ‘gutasuna’ zehaztu behar dugu”
“Politika, gizarte eta enpresa esparruetan luze asko iraungo duen energia-eredu partekatua lideratzeko gauza izan behar dugu” aditzera eman du gaur Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak, Madrilen, Sidegas elkartearen urteroko Batzar Nagusian gonbidatutzat eskaini duen hitzaldian. Eta ezarri du “jendaurreko esparruango lidergoak gizarte-interes partikularren defentsa gainditu behar du eta elkarren arteko ikuspegi bateratua suspertu”.
Maiatzean 9.138 bisitari izan genituen
Aurreko maiatzean zehar web honek 9.138 erabiltzaileren bisitak izan zituen. Beti ere, kontuan hartu beharreko datua, ez baita alferrik hau findegi baten webgunea. Are gehiago, aurreko hilabeteetako datuekin alderatuez gero.
Datorren astean amaituko dira zimentarri-lanak
Aurreko astelehenean, ekainak 8, aditzera eman genuenez gero, biharamunean amaitu ziren San Julian auzoaren inguruan egiten ari ziren zimentarri-lanak eta, geroztik, “tablaestacado”tzat ezagutzen diren oinarrien eraikuntzek hegoalderago jarraitzen dute.

