Findegia

1. Findegia, Petronorren bihotza

Maiatzaren 27an hasi zen Geldialdia Petronorren 1. Findegian, konpainiak dituen bi findegietako handienean. Instalazio honek Bilboko Portutik jasotzen du petrolio gordina eta konpainiaren beste unitate batzuei zerbitzua emateko prozesatzen du. Findegiaren bihotza da.
25 Eka 2019
ALBISTEAK

MAITANE GAZO: “Petronorren Geldialdia onuragarria da guztiontzat”

Maitane Gazok duela hiru urte eta erdi utzi zuen bulego batean egiten zuen goi-administrari teknikoaren lana ostalaritzan jarduteko; lan gogorra, baina “atsegingarria”, haren esanetan, semearekin denbora gehiago egin ahal izateko. Laura Tampánekin batera ireki zuen lehenengo negozioa, dastaleku txiki bat, eta urte pare baten ondoren, hori itxi eta “La Hoguera” Jatetxea zabaldu zuten Muskizen. Hauxe da, Geldialdian “lekurik ez” delako kartela jartzen duten lokaletako bat.
20 Eka 2019
ALBISTEAKIRITZIA

49 milioiko geldialdia

1. Findegia da Petronorrek dituen bi findegietako handiena, eta bertan egin beharreko geldialdiak 49 milioi euroko inbertsioa eragin du mantentze eta hobekuntza lanetarako. Kopuru horretatik, 27 milioi euro mantentze-lanetara eta instalazioak eguneratzera bideratuko dira, eta beste 22 milioi euro inbertsio eta hobekuntza teknologikoetara.
14 Eka 2019
ALBISTEAK

Petronorrek dagoeneko 41 petrolio gordin mota desberdin fintzen ditu

Petronorrek arrakastaz prozesatu du Errusiako merkatutik ekarritako petrolioa, azken aldi honetan Europako fintze sektorearen erreklamazioak eragin dituena. Kloruroaren portzentaje handia duen petrolio gordina da, eta ingurumenean, banaketan edo kontsumoan kalterik sortzen ez duen arren, korrosioa eragin dezake findegietako instalazio metalikoetan, neurri tekniko egokiak hartzen ez baldin badira.
13 Eka 2019
ALBISTEAK

Fidagarritasuna: Geldialdiko lanen prestaketa, ikuskaritza eta txostena

1. Findegiko Geldialdiari esker, instalazioak berritu eta berrikusi eta hobekuntzak ezarri ahal izango dira bertan, eta Fidagarritasun Saila arduratzen da prestaketa-faseko aurreikuspenak egiteaz, lanak gauzatzen diren bitartean ikuskaritza egiteaz eta amaitu ondorengo txostena prestatzeaz.
11 Eka 2019
ALBISTEAK

Segurtasuna, Geldialdiaren eragile

Langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen segurtasuna erabateko lehentasuna da Petronor Findegiarentzat, areago geldialdietan, langile kopurua askoz ere handiagoa denean.
07 Eka 2019
ALBISTEAK

“Online” Geldialdia

Geldialdiaren eragina ez da unitate edo esparru batera mugatzen, baizik eta, aldez edo moldez, Petronorren ia sail guztietako eguneroko jardunari eragiten dio, Fidagarritasun eta Mantentze-Lanetatik Informazio-Teknologietaraino.
03 Eka 2019
ALBISTEAK