Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera, hirugarren plantako BL-31 galdara gelditzeari ekingo zaiola, produkzio eraginik gabe.
Findegia
Kontseilari ordezkariak berak Herriko Aholkulari-taldea informatu zuen
Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak berak Muskizko Herriko Aholkulari-taldea informatu zuen, atzo, ekainaren 21an eta uztailaren 2an izandako gertakariez eta, hurrenez hurren, San Julian de Musques auzoan zein Abanto-Zierbenako zenbait gunetan izan ziren eraginez.
Petronorren Jarraipenerako Erakunde arteko Batzordea bildu da
Petronorren Jarraipenerako Erakunde arteko Batzordea bildu da gaur, Muskizen, San Julian de Musquesen eta Abanto-Zierbenan izandako azkeneko gertakariez mintzatzeko.
Unitate baten segurtasun geldialdia
Eguerdiko 12ak aldera, programatutako mantenu-operazioan zehar, arazoa izan da Petronorreko unitate baten ekipo elektronikoetan. Ondoren, segurtasunez, kontrolpean gelditzea erabaki da.
Josu Jon Imaz: ‘enpresa handiek industria zein teknologiaren aldeko apustua egin behar dute’
“Enpresa handiek industria zein teknologiaren aldeko apustua egin behar dute. Espainia aukerak dituen estatua da eta korporazio handiek eraldaketa prozesuak jasan behar izan dituzte bizirauteko” adierazi du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatu zein Petronorren presidenteak.
Petronorrek urteko Segurtasun eta Ingurumen Jardunaldia izan du Kontratu enpresen buruzagiekin
Petronorrek urteko Segurtasun eta Ingurumen Jardunaldia izan zuen, atzo, Kontratu enpresen buruzagiekin, Somorrostro Irakas-gunean. 80 pertsona inguruk parte hartu zuten Jose Maria Montserrat Findegiaren Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariak aurkeztutako batzarrean. Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak eta Carlos Yoldi zein Jose Felix Escauriaza Findegiaren enpresa jardueren koordinatzaileek ere parte hartu zuten.
Repsolek antolatutako eta Intertekek irakatsitako, Petrolio Produktuen Ikuskapen zein Entsegu ikastaroaren ikasleek Petronor bisitatu dute
Repsolek antolatutako eta Intertekek irakatsitako, Petrolio Produktuen Ikuskapen zein Entsegu ikastaroaren 10 ikasle taldeak (Trading Operadoreak) Petronorren instalazioak bisitatu ditu. Bertan, zenbait Operazio Sailetako (Konbertsio, FMU, Andel eta Itsas-terminaleko) teknikarien azalpenak jaso ditu, Juan Lezcano Andel zein Itsas-terminalaren buruaren koordinazioarekin.
Petronorrek 87,5 milioi galdu zituen 2013an
Petronorrek 87,5 milioi euro galdu zituen iaz. Hau da, zergak ordaindu ostean, 2013ko ustiapen-emaitza, gaur Muskizen bildu den Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu denez gero.
Bentzeno eta tolueno isuriak
Fuelolioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren araberako mozketa-operazioan zehar, bat-bateko lurrunaldia gertatu ostean abian jarritako ikerkuntzak frogatu du, ondotik, atzo goizaldeko istripuak, hautsaz gainera, bentzeno eta tolueno konposatuen unean uneko isuriak eragin zituela.