Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, apirilak 29, 2. zuziaren lurrun-lerroan mantenu lana egingo dela. Ez du produkzioan eraginik izango.
Findegia
Koke Hautsaren isuria
Gaur goizaldeko 5ak inguruan, Fuelolioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren araberako zulaketa eta mozketa-operazioan zehar, askatzea izan da ganberan, koke hautsa ingurura, kanpora, isuriz.
Istripua gertatu da hobekuntzak frogatzen zihardutela
Gaur goizeko lehen orduan izandako koke-partikulen isuria dela-eta, gertatuaren arrazoia jakiteko egin diren beharrezko ikerketen ondoren, Petronorrek badu informaziorik segurtatzeko, gaurko gertakariaren oinarrizko jatorriak ez duela batere zer ikusirik iazko ekainean jazo zen hauts-isuriaren nondik norakoarekin. Abagune hartan, funtsezko arrazoia sistemaren goialdeko lurrun-ihesa izan zen, geroztik egindako hobekuntzen ondotik gainditu den arazoa, hain zuzen ere.
470.000 ordu istripurik gabe
Gaur Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan da eta Petronorrek, urtero legez, Findegiko instalazioen barruan lan egiten duten langileen (bertokoak eta kontratistak) zein inguruko biztanleen segurtasunarekin duen konpromisoa jakinarazi nahi du. Lan-arriskuen nahiz industria-arriskuen prebentzioa Findegiaren kudeaketa-sistema orokorrean aintzat hartzen da, segurtasunaren hobekuntza Petronorren lan egiten dutenen, eta inguruko biztanleen, ongizatea handitzen duela ustez, baita eraginkortasuna eta produktibitatea ere.
Andreu Pu
“Ezkerraldearen historiaren bilakabidea bereizten duena bere berriztapen jarraitua, bere etengabeko egokipena eta birasmatzeko kapazitatea da”. Andreu Puñet Petronorren aholkulari nagusiaren hitzak dira, Barakaldoko CEDEMIn izandako Topagunea´2015 topaketan.
200 pertsona baino gehiagok eskatu dute jada “Repsol M
Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako berrehun auzokide baino gehiagok “Repsol Más Petronor” txartela eskatu dute. Honi esker, Bizkaiko Petronor, Repsol eta Campsa zerbitzuguneetan litroko bost zentimoko deskontua, gehienez, izango dute. Txartela eskatu dutenek beren etxean jasoko dute hamar egunetan.
Petronorrek deskontuak eskainiko dizkie gasolinan 7.000 familia baino gehiagori
Petronorrek erregaietan eskainiko dituen deskontuak jakinarazteko asmoz bere eskaintza postaz bidaltzeari ekin dio, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenan, udalerri hauetako auzokideak izango baitira onuradunak. Petronorrek bere proposamena, Findegiaren instalazioak kokaturik dauden, hiru herrietako 7.200 etxe ingurura helaraziko du.
Petronorrek Repsol erregaietarako deskontu-txartela atera du inguruko auzokideentzako
Petronorrek, bere inguruko gizartearen eskarietara zein itxaropenetara gero eta gehiago hurbiltzen jarraitzeko konpromisoaz, Repsol Más Petronor txartela atera du. Txartela honen bidez Petronorren auzokideek Repsol erregaietan deskontuak izango dituzte.
Energia Klusterrak Petronor bisitatu du
Energia Klusterraren Zuzendaritza Petronorren bildu da, Ignacio Martin presidentea eta Jose Ignacio Ormaeche zuzendari gerentea bertan zirela. Batzarra amaitzerakoan Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte.

