Petronor

Petronor, “arnasa handiko enpresa”

Petronor Bilboko Ganberan eratu zen 1968ko azaroaren 30ean. “Arnasa handiko enpresa”,  Enrique Sendagorta fundatzailearen eta lehen presidentearen hitzetan, “Lucero lurmuturreko dikea eraikitzea, Bilboko superportua zabaltzea eta inguruko ekonomia indartzea”  ekarriko zukeena.
30 Aza 2018
ALBISTEAK

Petronorrek Zubi Esekiaren 125. urteurrena ospatuko du

Zubi Esekiaren 125. urteurrenaren kariaz eta Petronorren mende erdiko ospakizunekin bat eginez, findegiak lankidetza-hitzarmena sinatu du Harribola Kultura Elkartearekin, abenduaren 16an, 18:00etan, Portugaleteko Zubi Alde Kiroldegian estreinatuko den “Zubia” herri-antzezlana aurrera ateratzeko.
30 Aza 2018
ALBISTEAK

Agur Jome

José Manuel García Jometón, Ekoizpen zuzendaritzaren ondokoa, Petronorreko langileen lehenengo belaunaldiko kidea da, eta findegian egindako 48 urteko ibilbide luzearen ondoren, beteranoetan beteranoena, erretiratu egingo da.
29 Aza 2018
ALBISTEAK

Ariane Rabanedok bere lan esperientzia azaldu du Confebasken Enpresak eta LH ekitaldian

Ariane Rabanedo Findegiko Energien arloko operadoreak Confebaskek antolatzen duen Enpresa eta LH topaketaren 25. edizioan parte hartu zuen atzo Euskalduna Jauregian, eta jendaurreko agerraldian, Somorrostro Prestakuntza Zentroan Erregulazio eta Kontrol Sistemei buruzko LHko ikasketak egin zituenetik Petronorren kontratatu zuten arteko ibilbideaz hitz egin zuen.
29 Aza 2018
ALBISTEAK

Petronor-Somorrostro aliantza estrategikoaren arrakasta

“Arrakastaren gakoa da enpresa eta zentroa aliatu estrategiko gisa ikustea”,  esan dute Petronorreko María Gazteluk eta Somorrostro Irakas-guneko Sergio Martinek, gaur Bilbon, Confebaskek, “Gazteria, Euskal Enpresa eta Lanbide Heziketa”  leloaz, antolatu duen jardunaldian.
28 Aza 2018
ALBISTEAK

Ibil, elektrolineren lehenengo kudeatzailea Estatuan

Repsol eta Eusko Jaurlaritza erdibana jabe dituen Ibil enpresa da elektrolineren arloko liderra Espainian, 200 karga-gune publiko dituelarik; horien laurdenak zerbitzu azkarrekoak (42, baina 50 izango dira urtea amaitu baino lehen). Instalazio horien guztien (81) % 40 Euskal Autonomia Erkidegoan hedatuta dago: 24 Gipuzkoan, 46 Bizkaian eta 11 Araban. Horietako asko Petronorren nahiz Repsolen hornitegietan kokatuta daude.
28 Aza 2018
ALBISTEAK

Petronorrek 2018aren balantzea egin du Urteko Koordinazio Jardunaldian

Petronor urteko koordinazio jardunaldia egiten ari da gaur BECen, konpainiaren egungo egoera aztertu eta, erronka berriei aurre eginez, etorkizunean eman beharreko pausoak zehazteko. Konpainiaren sail desberdinetako 330 pertsona inguru parte hartzen ari dira topaketan.
26 Aza 2018
ALBISTEAK