Petronor

Petronor, trantsizio energetikoaren eragile garrantzitsua

“Europaren etorkizuna europarren batasunetik igarotzen da proiektu energetiko komun baten inguruan, eta proiektu energetiko horrek zientzian eta teknologian politika bateratua eskatzen du”,  adierazi zuen Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Bidasoako “Euroeskualdearen Elkarrizketak, Euskadi-Navarra.-Akitania Berria” II. Forumaren barruan, berrikuntza eta trantsizio energetikoari buruz egin zen eztabaidan.  
28 Urr 2019
ALBISTEAK

Turbo Expander berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko goizean zehar, FCC Unitateari lotutako Turbo Expander energia berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, mantenu lanak amaitu ostean.
24 Urr 2019
ALBISTEAK

Lortu Eco-Rallye Petronor taldearen kapela!

Petronorrek I. Eco-Rallye Bilbao Petronorren 10 kapela zozkatuko ditu, findegiko taldeak proban erabili dituenak bezalakoak. Zozketa Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herritar guztiei zuzenduta dago.
23 Urr 2019
ALBISTEAK

Turbo Expander Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, FCC unitateari lotuta dagoen Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea gelditzeari ekingo zaiola bihar, urriak 22, mantenu lanak egiteko. Urriaren 23an abian jartzea aurreikusten da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
21 Urr 2019
ALBISTEAK

Petronorren XIX. Operadore Ikastaroa hasi da

Petronorrek Planta Kimikoko XIX. Operadore Ikastaroa aurkeztu du gaur goizean, berezitasun teknikoetako goi mailako heziketa zikloetako 25 ikasle operadore moduan heztera bideratua.
18 Urr 2019
ALBISTEAK