Petronor

Petronorrek eta Bilboko Udalak SUM 2019 mugikortasun biltzarra antolatuko dute

Petronorrek eta Bilboko Udalak SUM Bilbao 2019 biltzarra antolatuko dute otsailaren 20an eta 21ean, Euskalduna Jauregian. Nazioarteko ekitaldia da, mugikortasunaren etorkizunari eta horrek XXI. mendeko hirietan Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko duen eraginari buruzko mundu-mailako gogoetaren buru izateko sortu dena.
21 Urt 2019
ALBISTEAK

Petronorrek 30 milioi euro inbertituko ditu egoitza berria eta prestakuntza-zentro berria eraikitzeko

Petronorrek instalazio berriak eraikitzeari ekin dio 30 milioi euroko inbertsioaren bitartez, 2020ko udazkenean amaitzeko asmoz. Inbertsio hauei esker, modernotasunean finkatzen lagunduko dion lan-ingurune berriaz hornituko da, Petronorren tradizio eta presentziaren ikur bihurtu den Muñatoizko jauregiaren ingurunearekin bat datorren paisaia berria sortzeaz gain. “Eraikin honekin Petronorren etorkizuna eta sendotzea bistaratzen da”, aipatu du Emiliano López Atxurra presidenteak.
07 Urt 2019
ALBISTEAK