“Paradoxa dirudien arren, petrolioaren prezioaren igoerak ez die zuzenean eragiten fintzearen prezioei. Marjina Brent petrolioak petrolio prozesatuen gainean nahiz saldutako produktuen gainean duen diferentzialaren araberakoa da. Gainera, kontuan izan behar dugu findegiak energia-kontsumitzaile handiak direla, eta energia garestitzen den heinean, transformazioko kostuak ere handitu egiten direla”, adierazi du José Luis Arredondo Petronorren Ekonomia eta Finantza zuzendariak El Correo egunkarian argitaratutako erreportajean, petrolio gordinaren prezioaren igoeraz eta ekonomiaren gainean izango duen eraginaz mintzo zela.