Petronor

Kogenerazio Unitatearen turbina berriro ere abian

Petronorrek jakinerazi nahi CG6 Kogenerazio Unitatearen turbina abian jartzeari ekin zaiola egin beharreko mantenu-lanak amaitu ostean, atzo arratsaldez aditzera eman zen bezalaxe.
24 Abu 2017
ALBISTEAK

Kogenerazio Unitateko turbinaren geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, abuztuak 23, arratsaldean zehar, CG6 Kogenerazio unitatearen turbina gelditzeari ekingo zaiola, mantenu-lanak egin ahal izateko. Okerrik ez bada, bihar, abuztuak 24, arratsaldez, berriro ere abian jarriko da.
23 Abu 2017
ALBISTEAK

Tenperatura altuek berriro geldiarazi dute Koke Plantaren konpresorea

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, arratsaldeko 16:01an, berriro geratu dela Koke Plantaren CK6 konpresorea, tenperatua altuek hainbat gune elektronikotan izan duten eraginaren ondorioz. Segurtasun-arauez, ohi baino gas-emari handiagoa kanporatu behar izan da 3. Zuzian zehar. Pare bat minututan kea sortu da. Geroztik, egoera egonkortu da, nahiz normalean baino gar gehiago agertarazi.
22 Abu 2017
ALBISTEAK

Koke Plantako konpresorearen geldiunea

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, arratsaldeko 18:22an, ustekabean geratu dela Koke Plantaren CK6 konpresorea. Ondorioz, eta segurtasun-arauez, behar baino gas-emari gehiago bideratu da 3. Zuziaren barrena. Bi minutu ingurutan, kea eragin da. Geroztiik, egoera egonkortu da, ohi den baino gas gehiagoz, baina gardentasunez.
21 Abu 2017
ALBISTEAK

Energiak, garraioak eta industriak C02 isurien % 85,25 sortzen dute

Euskal Autonomia Erkidegoko CO2 isurien % 85,25 energia sektoreak (% 34,75), garraioak (% 29,50) eta industriak (% 21) eragiten dute. Gainerako %14,75 hondakinak birziklatu eta deuseztatzeko sektoreari (%4,75), etxebizitzei (% 4), nekazaritzari (% 3,5) eta zerbitzuei (% 2,5) dagozkie.
21 Abu 2017
ALBISTEAK

La Arena hondartzak AENORen kalitate eta ingurumen-kudeaketa ziurtagiriak ditu

Muskiz eta Zierbenako La Arena hondartza AENORen kalitate eta ingurumen-kudeaketa ziurtagiriak dituzten Bizkaiko hamabost hondartzetako bat da. Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea da AENOR, arau teknikoak garatu eta hedatzeaz jabetzen den erakundea eta enpresen ekoizpenaren eta ingurumenaren kudeaketaren kalitatea egiaztatzeaz arduratzen den agentzia.
19 Abu 2017
ALBISTEAK

Zierbenak arraun-harrobia nahi du suspertu

Zierbenako Udalak Zierbena Harrobia izeneko egitasmoa jarri du indarrean kirol-jarduera sustatzeko eta, zentzu honetan, ituna sinatu du Zierbena Arraun Elkartearekin harrobia suspertzeko.
14 Abu 2017
ALBISTEAK