Petronor

José Luis Arredondo: “petrolioaren prezioaren igoerak ez die zuzenean eragiten fintzearen marjinei”

“Paradoxa dirudien arren, petrolioaren prezioaren igoerak ez die zuzenean eragiten fintzearen prezioei. Marjina Brent petrolioak petrolio prozesatuen gainean nahiz saldutako produktuen gainean duen diferentzialaren araberakoa da. Gainera, kontuan izan behar dugu findegiak energia-kontsumitzaile handiak direla, eta energia garestitzen den heinean, transformazioko kostuak ere handitu egiten direla”,  adierazi du José Luis Arredondo Petronorren Ekonomia eta Finantza zuzendariak El Correo egunkarian argitaratutako erreportajean, petrolio gordinaren prezioaren igoeraz eta ekonomiaren gainean izango duen eraginaz mintzo zela.
01 Eka 2018
ALBISTEAK

Petronorrek zeure probatutasuna babesten du

2018ko maiatzaren 25az geroztik, Europar Batasunean aplikatu behar da Europako Parlamentuak eta Kontseiluak datu pertsonalen tratamendua eta horien zirkulazio libreari dagokienez onartutako persona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Araudi berria, 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena.
30 Mai 2018
ALBISTEAK

Elías Unzueta: “Digitalizazioa eta 4.0 Industria, kudeaketa arloko berrikuntza eta negozio eta zerbitzu berrien garapena dira gure ardatzak”

Iaz, Muskizko findegiak Petronor Innovacion filiala sortu zuen energia-eraginkortasuna hobetzeko eta findegia enpresa multienergetikoa bihurtuko duen aldaketa estrategikoa bideratzeko. Elias Unzuetaren zuzendaritzapean, ondoko hiru ardatz hauetan oinarritu du aurrera atera nahian dabilen apustu estrategikoa: “Digitalizazioa eta 4.0 Industria, kudeaketa arloko berrikuntza, negozio eta zerbitzu energetiko berrien garapena eta merkatua handitzea”,  Unzuetak Estrategia Empresariali emandako elkarrizketan zehaztu duenez.
18 Mai 2018
ALBISTEAK

Lopez Atxurra: “Ezin gara konformatu jaso dugun oinordekotza kudeatzearekin”

“Non ikasi daukagu, etxetik atera beharrik gabe. Koherentziaz jokatu besterik ez dugu egin behar, herentzia kudeatzera mugatu gabe. Jasotako herentziarekin arduraz jokatzeak erabakimena dakar, arriskua kudeatzen jakitea eta, batez ere, zorroztasunez eta ikuspegi irekiaz lan egitea” adierazi du Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, gaur, Cebek-en urteroko Enpresa Topaketaren barruan.
16 Mai 2018
ALBISTEAK