Petronorrek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak Sendagorta Beken 5. urteurrena ospatu dute
Bilboko Ingeniaritza Eskolan antolatu da gaur Enrique Sendagorta Petronor beken 5. urteurrena ospatzeko ekitaldia. Findegiaren sortzaile eta lehen presidente izan zenaren omenez eta oroimenez eratutako beka hauen bidez, Petronorrek ingeniaritzako ikaslen nazioarteko prestakuntza aurreratua babestu nahi du energia, berrikuntza eta digitalizazioaren arloetan. Hartara, ikasturte bakoitzaren amaieran, beka hauek Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko espediente akademikorik bikainena izan eta titulazio bikoitza eskuratu nahi duten bi ikasleei eskaintzen zaizkie.
29 Abe 2023
ALBISTEAK