Petronor

RB4ren geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, hilak 6, RB4 Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lana egiteko. 2 egun inguru luzatuko da.
05 Ira 2020
ALBISTEAK

Petronorrek banatutako sorkuntzari zuzendutako filiala sortuko du

Petronorrek enpresa filiala sortuko du sorkuntza-instalazio eta baliabide banatuak garatu eta sustatzeko, energia iraunkorra merkaturatzeko eta zerbitzu osagarriak emateko. Horren bitartez, sorkuntza banatuaren negozio-eredua garatu nahi du, trantsizio energetikoari buruzko helburuekin bat eginez.
02 Api 2020
ALBISTEAK

Imazek konfiantza helarazi die langileei eta Repsolen betebeharra nabarmendu du funtsezko zerbitzuen hornitzaile gisa

Repsoleko kontseilari delegatu Josu Jon Imazek esker oneko eta konfiantzazko mezua helarazi die konpainiako langileei eta uneotan beronen betebeharra nabarmendu du funtsezko produktu eta zerbitzuen hornitzaile gisa,  “horiek gabe ez bailitzateke posible izango egun zail hauetan pertsona guztiek, batik bat gaixoek eta koronabirusak jotako talde kaltetuenek, dituzten behar oinarrizkoak betetzea”.
23 Mar 2020
ALBISTEAK

Petronor, AOP sareko gainerako findegiekin batera, zabalik erregaien hornikuntzari eusteko

Estatuko bederatzi findegiak, horien artean Petronor, eta AOPera (Petrolio-Produktuen Operatzaileen Espainiako Elkartea) atxikitako konpainien hornitegietako %98,5 zabalik daude alarma egoeran erregaien horniketa bermatzeko, batik bat lehentasunezko bezeroei begira: ospitaleak, segurtasun indarrak, indar armatuak eta aireportuak, eta bestelakoak.
19 Mar 2020
ALBISTEAK

Zozketak, bertan behera

Koronabirusaren krisiak eragindako egoera dela eta, Petronorrek antolatutako zozketa guztiak bertan behera geratuko dira bestelakorik adierazi arte.
16 Mar 2020
ALBISTEAK

Petronor, funtsezko zerbitzu premia sozialeko uneotan

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri du Errege Dekretu bat onartuz COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko. Bertan azpimarratzen denez funtsezkoa da garraioa bermatzeko erregaien horniketa, elikagaien eta behar-beharrezko gauzen horniketa bermatzea bezalaxe, eta osasun zerbitzuetan artatuak izan daitezen lekualdatu beharreko pertsonei dagokiena.
15 Mar 2020
ALBISTEAK