Petronor

3. Plantako galdara baten geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurko goizean zehar 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola. Bere abian jartzea, azaroaren 8rako aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
05 Aza 2019
ALBISTEAK

Zierbenako porturako sarbidea bi hilabetez murriztuko da

Bizkaiko Foru Aldundiaren aginduz, Petronorrek jakinarazi nahi du datorren astelehenetik aurrera, azaroak 4, bidea moztu eta kapazitatea murriztuko dela “Zierbenako porturako sarbidean” N 639 Foru Errepidean, 19,410 kilometro-puntuan, Zierbenako La Cuesta auzoan, Petronorren findegiko oliobidea konpontzeko obrengatik.
31 Urr 2019
ALBISTEAK

AERCEk Petronor bisitatu du

AERCEko (Erosketa, Kontratazio eta Hornikuntzako Profesionalen Espainiako Elkartea) kide diren 21 enpresetako Erosketa arduradun eta zuzendariek Petronor bisitatu dute findegia eta haren erosketa- eta kontratu-eredua bertatik bertara ezagutzeko. Petronor elkarte honetako kide da aurtengo uztailaren amaieratik. AERCEk, bere historia osoan, Euskadin egiten duen mota honetako lehen bisita teknikoa da.
31 Urr 2019
ALBISTEAK

Gordin 2, G4 eta H4 Unitateen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, azaroaren 2tik aurrera, 2. Plantako Gordin 2 Unitatea eta G4 Desulfurazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. Arrazoi berberengatik, azaroaren 7tik aurrera, H4 hidrogeno Unitatea ere geldituko da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
29 Urr 2019
ALBISTEAK

Petronor, trantsizio energetikoaren eragile garrantzitsua

“Europaren etorkizuna europarren batasunetik igarotzen da proiektu energetiko komun baten inguruan, eta proiektu energetiko horrek zientzian eta teknologian politika bateratua eskatzen du”,  adierazi zuen Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Bidasoako “Euroeskualdearen Elkarrizketak, Euskadi-Navarra.-Akitania Berria” II. Forumaren barruan, berrikuntza eta trantsizio energetikoari buruz egin zen eztabaidan.  
28 Urr 2019
ALBISTEAK