Petronor

López Atxurra: “Petronorrentzat deskarbonizazioa eraldaketarako eta eboluzio teknologikorako indarra da”

Petronorren presidente Emiliano López Atxurrak ETBko ‘Egun on Euskadi’ saioan adierazi duenez,  energiaren arloa erronka historiko baten aurrean dago,  “produktu konbentzionalari, deskarbonizazioari eta iraultza teknologikoari lotutako”  eboluzioarenean, hain zuzen. Horren haritik, Petronorrentzat  “deskarbonizazioa mehatxua ez”  dela iritzi dio,  “indarra ematen duelako transformaziorako eta eboluzio teknologikorako”.  “Efizientzia energetikoa da, eta hori ardatz nagusietakoa da gure produktuan”, erantsi du.
02 Api 2019
ALBISTEAK

FCC unitatearen abiaraztea

FCC unitatea abiaraztearekin batera usaina antzeman ahal izan da, baina dagoeneko ez dago.
01 Api 2019
ALBISTEAK

Urbizu eta Medem euskal zinemaren zikloan martxoari amaiera emateko

‘La caja 507’ (Enrique Urbizu, 2002) eta ‘La pelota vasca (la piel contra la piedra)’ (Julio Medem, 2003) dira euskal zinemaren zikloan, gaur, martxoak 29, eta igandean, hilak 31, emango diren filmak. Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ erakusketaren ingurukoa da zikloa, Bilboko Arte Ederretako Museoko auditorioan egiten ari dena. Urbizuren pelikula 17:30etan ikusi ahal izango da gaur, eta 19:45etan 31n; eta alderantziz Medemenaren kasuan.
29 Mar 2019
ALBISTEAK

Petronor, Bizkaiko kirolarekin bat

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak urteko batzarra egin du Euskal Museoan, Fundazioari atxikitako 37 enpresen, 28 kluben eta 34 taldeen parte-hartzeaz eta Petronor tarteko zela.
28 Mar 2019
ALBISTEAK

FCC abian jarri aurreko lanak

Gaur martxoak 25eko arratsaldetik aurrera FCC unitatea abiarazi aurreko lanei ekingo zaie. Soinu-mailan erasan dezakete, baina zarata gutxitzeko neurri posible guztiak ezarri dira.
25 Mar 2019
ALBISTEAK