Petronor

CG6ren turbina eta Turbo Expander abian

Petronorrek jakinarazi nahi du CG6 Kogenerazio Unitatearen turbina eta, FCC Unitateari lotuta dagoen, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea martxan jartzeko prozesua hasi dela. Gainera, bihar, N2 Unitatearen (2. Planta) gelditze-sekuentzia hasiko da.
11 Abe 2020
ALBISTEAK

AK3 Unitatea berriro ere abian

Petronorrek jakinarazi du gaurtik aurrera, abenduak 10, AK3 Alkilazio Unitatea (3. Planta) abian jartzeko prozesua hasiko dela, programatutako mantentze-lanak amaitu ostean. Abiarazteko prozesuak abenduaren 19ra arte iraungo duela uste da.
10 Abe 2020
ALBISTEAK

José Luis Barcosen heriotza

Gaur goizeko 5:30ak aldera, findegiko sarrera-kontrolera iritsi baino lehentxeago, eskuak higienizatzen zituen unean, José Luis Barcos Indusaleko langilea hil da bihotzekoak jota.
07 Abe 2020
ALBISTEAK

Gordin 2-aren geldialdia

Gaurtik aurrera, Petronorrek Gordin 2 unitatea geratzea erabaki du merkatuko baldintzek hobera jo arte. Horrek esan nahi du destilazioaren %60 mantentzen jarraitzen duela. Horrez gainera, bihar, abenduak 1, 3. Plantako BL31 galdara abian jartzeari eta BL33 galdara gelditzeari ekingo zaio.
30 Aza 2020
ALBISTEAK

Lankidetza publiko-pribatua errazteko “eraginkortasun administratibo handiagoa” eskatu du López Atxurrak

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak Campalans Fundazioak ‘Lankidetza publiko-pribatua: Interes orokorra eta eraginkortasuna’ izenburupean antolatutako eztabaida online-an ekin zion atzo, eta Espainian “efizientzia administratibo handiagoa” lantzearen alde agertu zen. Bere hitzetan, “arau-marko berriek” erraztu egingo lukete “beharrezko lankidetza publiko-pribatua”.
25 Aza 2020
ALBISTEAK

Sorkuntza banatua errealitate izaten hasi da

“Trantsizio energetikoak eredu energetiko deszentralizatuagoa dakar, digitalizatua, kontsumitzaileari ahalmen handiagoa ematen diona”,  esan du gaur José Ignacio Zudairek, Bilboko Ganbarako Ingurumen eta Iraunkortasuneko Batzordeko presidenteak. “Kontsumitzailearentzako aukerak Trantsizio Energetikoko agertoki berrian” jardunaldiko eztabaidaren sarreran egin ditu adierazpenok, Ganbaran bertan zenbait proposamen publiko zein pribatu bildu dituen horretan.
18 Aza 2020
ALBISTEAK

“Los empresarios y ETA, una historia no contada” liburua, eskuragarri online

Petronorrek argitaratutako “Los empresarios y ETA, una historia no contada” liburua dagoeneko eskuragarri dago online, 120 denda baino gehiagotan. 11 egileren kontakizunez osatua, Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaurrearekin, gure iragan oraintsukoenaren ikuspegi osatu eta gertukoa eskaintzen du.
17 Aza 2020
ALBISTEAK

Hidrogenoaren Petronorren egitasmoan ari diren 52 enpresen artean ETEek duten garrantzia azpimarratu du López Atxurrak

Emiliano López Atxurrak gaur goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean adierazi duenez, Petronorrek duen hidrogenoaren proiektua “52 enpresarekin lotuta dago eta ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak) barruan daude”.  Bere aburuz, azken hauei “asko lagundu behar zaie klabeak direlako industriaren eta teknologiaren katean eta horiek gabe ez delako mundu industrialik existitzen”.  Hala, Petronorreko presidenteak bertoko “ETEen sare sendo bat osatzea”  defendatu du  “horien kapitalizazio teknologikoa eta finantzieroa lortze aldera”.
12 Aza 2020
ALBISTEAK