Repsol

Zudaire: “Euskadik hidrogeno berdearen eta erregai sintetikoen alde apustu egin du energia-trantsiziorako funtsezko faktoretzat”

José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko presidente eta Petronorreko CEOaren ondokoak El Economista egunkarian argitaratutako artikulu batean adierazi duenez, “premiazkoa da Europan 2030 baino lehen C02 isurpenak erdira murriztea eta klimatikoki neutroak izatea 2050ean. Trantsizio energetikoa birpentsatu behar dugu dagoeneko, energien mix batean eta teknologia berrietan oinarritutako eredu berri baten alde apustu eginez. Euskadik hidrogeno berdearen eta erregai sintetikoen alde apustua egitea erabaki du, igarotze horretarako funtsezko faktoreetako bat den neurrian”.
21 Api 2023
ALBISTEAK

Repsol Gidak bina eguzkirekin aintzatetsi ditu ‘Garena’, ‘Hika Gastronomiko’, ‘Amelia by Paulo Airaudo’ eta ‘Rekondo’ euskal jatetxeak

Euskadik bina Eguzkirekin aintzatetsitako beste lau jatetxe ditu atzodanik: ‘Garena’ (Dima), ‘Hika Gastronomiko’ (Villabona) eta Donostiako ‘Amelia by Paulo Airaudo’ eta ‘Rekondo’. Gainera, Eguzki bana lortu dute Euskadiko zazpi jatetxe eta Nafarroako hiru hauek: ‘Erro’ (Atxondo), ‘Kuma’ (Bilbo), ‘Tamarises Izarra’ (Getxo), ‘Espazio Oteiza-Akelarre’ (Donostia), ‘Hamarratz’ (Zumaia), ‘Laia Erretegia’ (Hondarribia) ‘Zazpi STM’ (Donostia), Baserriberri (Iruña), Les Amis (Iruña), y  Carlos Oyarbide Bistronomiko (San Adrián).
28 Ots 2023
ALBISTEAK

Josu Jon Imaz Espainia-AEB Kontseilua Fundazioko lehendakari izendatu dute

Espainia-AEB Kontseilua Fundazioaren Patronatuak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkaria izendatu du erakundeko presidente bi urterako. Juan Lladó Técnicas Reunidas-eko presidente eta kontseilari delegatuari lekukoa hartu dio Imazek, eta erakundearen buru izango da Espainiaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza, enpresa, zientzia eta kultura arloko loturak sendotzen jarraitzeko eta elkarrekin ekimenak sustatzeko.
20 Abe 2022
ALBISTEAK