Repsol

Energiak iraunkortasuna, hornidura-segurtasuna eta kostuen gardentasuna bateratzea eskatzen du

Antonio Brufau Repsoleko presidenteak azpimarratu zuenez elektrifikazioa ez da deskarbonizazioaren sinonimoa, eta beste bide batzuk ere ezinbestekoak dira, besteak beste, erregai sintetiko eta berriztagarriak eta hidrogeno berriztagarria. Neutraltasun teknologikoa aldarrikatu zuen, eta 2050ean neutroak izateko itxaropena galdu gabe, iraunkortasuna, horniduraren segurtasuna eta energiaren kostua uztartzearen garrantzia azpimarratu zuen.
30 Ira 2022
ALBISTEAK

20 euskal establezimenduk lortu dituzte Repsolen udako Eguzkitxoak

Repsol Gidak ezagutzera eman zituen atzo, Eivissan, 2022ko udako 250 Eguzkitxoak, eta lortu dituzten lokaletako 20 Euskadin daude, horietako 7, zehazki, Bizkaian: Terraza Gran Hotel Domine (Bilbo), Golfo Norte (Barrika), Galerna (Bakio), Gelati!! Gelati!! (Bilbo), Talako Kantina (Bermeo), Fangaloka (Getxo) eta Txakoli Motagane (Erandio). Gipuzkoan 10 izan dira saria lortu dutenak, eta Araban 3.
29 Eka 2022
ALBISTEAK

Bizkaiko Andra Mari ikastetxea, Zinkers sarien Euskadiko irabazlea

Bizkaiko Andra Mari Ikastetxe Publikoak irabazi du Euskadiko Lehen Hezkuntzako ikastetxerik onenaren saria Repsol Fundazioaren Zinkers Sarien 1. edizioan. Trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren inguruko edukiak eta dibulgazioa sustatzea da Fundazioaren hezkuntza-plataforma digitalaren xede nagusia. Bigarren Hezkuntzako kategorian, irabazlea Gasteizko Vera Cruz Ikastetxea School itunpeko ikastetxea izan da.
13 Eka 2022
ALBISTEAK

Josu Jon Imazek trantsizio energetiko “justua, buruz eta anbizioz” egitea defendatu du

Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkaria trantsizio energetikoa “artez, buruz eta anbizioz” egitearen alde agertu zen, neutraltasun teknologikoa oinarrizko zutabeetakotzat hartuz. UGT-FICAk ostegun eta ostiralean Bilbon antolatutako ‘Hidrogeno berriztagarria: energiaren etorkizuna’ izenburuko jardunaldian, “horniduraren segurtasunak” duen garrantzia azpimarratu zuen, baita kontsumitzaileak ekonomia deskarbonizatu bateranzko joanerak dakartzan kostuak ordaintzeko gaitasuna izatea ere.
11 Eka 2022
ALBISTEAK

Deskarbonizazio Hub-aren eraikuntza abiatu da Bizkaian

Petronor/Repsolek beste aurrerapauso bat eman dute gaur trantsizio energetikoranzko estrategiaren barruan, Bilboko Portuan Deskarbonizazio Hub-eko lanei hasiera emanez. Instalazioek planta bat izango dute, erregai sintetikoak ekoizteko, eraikuntza-lanak hurrengo bi urteetan gauzatuko dira eta inbertsioa 103 milioi eurokoa izango da, hasieran aurreikusitako 80 milioiko inbertsioa nabarmen gaindituz. Gainera, hiri-hondakinen balorizaziorako proiektu bat abiatuko da horietatik karbono baxuko energia lortzeko helburuz.
27 maiatza 2022
ALBISTEAK

Deskarbonizazio Hub-aren eraikuntza abiatu da Bizkaian

-Deskarbonizazio Huba Bilboko Portuan ekimen industrial aitzindaria da, Petronor Repsolek bultzatutakoa, eta erregai sintetikoen planta batek eta hiri-hondakinak balioztatzeko proiektu batek osatutakoa.
27 maiatza 2022
Prentsa-oharrak

Jarraitu zuzenean Bilboko Portuko Deskarbonizazio Hub-aren obren hasiera ekitaldia

Petronor/Repsolek gaur hasiko ditu Bilboko Portuko Deskarbonizazio Hub-aren obrak; beste urrats bat trantsizio energetikorako estrategian. Instalazioek planta bat izango dute, erregai sintetikoak ekoizteko. Gainera, hiri-hondakinen balorizaziorako proiektu bat abiatuko da, horietatik karbono baxuko energia lortzeko helburuz.  
27 maiatza 2022
ALBISTEAK