Repsol

Arturo Gonzalo Aizpirik Petronor bisitatu du

Arturo Gonzalo Aizpiri Repsoleko Pertsona zein Antolaketa zuzendari nagusiak Petronor bisitatu zuen joan den asteazkenean. Berarekin izan ziren José  Gregorio Luque, Petronorreko kontseilari ordezkaria, eta José Ignacio Zudaire, Muskizko findegiko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria.
22 Aza 2019
ALBISTEAK

AOPek jardueraren ardatzean kokatu ditu trantsizio energetikoan parte hartzea eta klima-aldaketaren aurka borrokatzea

AOPek (Espainiako Petrolio-Produktuen Operadoreen Elkartea) erakundea modernizatzeko plana abiarazi du, klima-aldaketaren aurkako borroka eta trantsizio energetikoaren arloko parte-hartzea jardunaren ardatzean kokatzeko asmoz. Plan honen bitartez, bazkideak aspaldidanik inbertsioan, ikerketan eta berrikuntza oinarrituta klima-aldaketaren erronkari eraginkortasunez erantzuteko egiten ari diren ahalegina indartu nahi da.
17 Urr 2019
ALBISTEAK

Repsol-ek ibilgailu elektrikoa kargatzeko Europako potentzia handiena duen hornitegia inauguratu du Bizkaian

Repsolek ibilgailu elektrikoa kargatzeko Europan potentzia handiena duten terminalez hornitutako gunea inauguratu du. Ugaldebietako Petronorren hornitegian (Abanto-Zierbena) dagoen instalazio horrek 400 kW-eko potentzian kargatzeko gai diren lau terminal ditu. Horiei esker, gehieneko potentzia onartzen duten ibilgailuen bateria bost eta hamar minutuen artean kargatzeko aukera izango da, gasolina hartzeko modu konbentzionalean ematen den denbora bertsua.
07 Urr 2019
ALBISTEAK

Repsolek Asian duen presentzia indartu United Oil Companyren % 40 erosiz

Repsolek joint venture bat sortu du Singapurren egoitza duen United Global Limited konpainiarekin, azken honen United Oil Company lubrifikatzaileen arloko filialaren % 40 erosi ondoren, Repsol produktuen gama ekoiztu eta Singapurren, Indonesian, Malaysian eta Vietnamen bana ditzan.
01 Urr 2019
ALBISTEAK

Muskizen dira berriro Repsol Fundazioaren “Energikasteko Tailerrak”

Aurten ere, Muskizen dira berriro Repsol Fundazioaren “Energikasteko Tailerrak”. Petronorrek hezkuntza-jarduera jostagarria ekarri die Prudencio Cantarranas HIko eta San Juan Bautista Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta Muskiz BHIko DBHko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko 3. mailakoei. Helburua da, ume zein gazteak energia iturri ezberdinak ezagutzea eta trantsizio energetikoaren erronkez jabetzea.
27 Ira 2019
ALBISTEAK