Repsol

Repsol Fundazioa eta Blanca Marsillach-en Konpainia Bizkaira itzuli dira Antzerki Egokituaren Tailerrarekin

Repsol Fundazioa eta Blanca Marsillach-en Antzerki Konpainia ondoz ondoko hamargarren urtez elkartu dira, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Antzerki Egokituaren Tailerra antolatzeko. Edizio honetarako aukeratu duten antzezlana, Adolfo Marsillach-en “Se vende ático” da, Xabier Olzak egokitu eta zuzendutakoa. Jatorrizko moldaketa izango da, komikoa, freskoa eta, batez ere, parte-hartze bidezkoa, eta Gurutzetako Auzo Etxean (Barakaldo) taularatuko da maiatzaren 28an, goizeko 11:00etan.
17 Api 2019
ALBISTEAK

Repsol Gidak 40. urteurrena ospatu du

Eneko Larrabetzu eta Eneko Bilbao deritzen Eneko Atxa sukaldari zornotzarraren jatetxeek Repsol Eguzki bana jaso zuten atzo, Donostian antolatutako Repsol Gidaren 40. urteurreneko galan. Bi jatetxe hauek aurretiaz bi Eguzki bildu dituen Fernando Canalesen Etanobe Atelierrari gehitu zaizkio Bizkaian.
26 Ots 2019
ALBISTEAK

Antonio Brufau: “Isuriak murriztu behar ditugu, baina gure lehiakortasuna baldintzatu gabe”

Antonio Brufau Repsolen presidenteak hiri-mugikortasun iraunkorrari buruzko SUM Bilbao 19 kongresua ixteko ekitaldian parte hartu du gaur, eta jendaurreko agerraldian argi utzi du errealismoz jokatu beharra dagoela isuriak murrizteko neurriak hartzerakoan: “Espainia planetako isurien % 1 da; beraz, neurriak hartu behar ditugu, bai, baina gure lehiakortasuna baldintzatu gabe. Zintzoak izan gaitezen, baterien % 70 Txinan fabrikatzen da, ikatz-energia guztiz kutsakorrak erabiltzen dituzten ekoizpen-prozesuen bitartez”.
21 Ots 2019
ALBISTEAK