ALBISTEAK

Platformatu eta Nafta Desulfurazio Unitateen abian jartzea

Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik aurrera, irailak 16, lehen plantako P1 Platformatu Unitatea abian jarriko dela, aurkitutako ihesa konpontzeko lanak amaitu eta gero.  Unitatea martxan jarri ostean, ostegunean, N1 eta N2 Nafta Desulfurazio Unitateak abian jarriko dira, lehen eta bigarren plantakoak, hurrenez-hurren.

15 Ira 2014
ALBISTEAK

Nafta-P1 prozesu-unitatearen geldialdia

Bart gaueko 20:15an hidrokarburo-ihesa gertatu zen Nafta-P1 unitatearen hodi txiki osagarri baten barrena eta, ondoren, gasen su-hartzea. Berehala gerarazi zen unitatea, presioa murriztu eta gasok zuzirantz bideratu. Ez zen ez inolako eta ez ezelango kalterik izan. Esku-hartzea bizkorra bezain eraginkorra izan zen, barne-baliabideez, eta egoera kontrolpean egon zen une oro.

09 Ira 2014
ALBISTEAK

Pobe

Pobeñak Sokorroko Ama Birjinari omenaldia eskaini dio, gaur goizean. Marinel zein arrantzaleen zaindaria ermitatik elizara eraman dute, ohikoa den prozesioan.

08 Ira 2014
ALBISTEAK

Petronor, 25 urte odol-emaileak lagunduz

Petronorren eta kontratu enpresen langileek odola eman dute, gaur goizean, Bizkaiko Odol-Emaileen Elkarteak Findegira ekarri duen Osakidetzaren unitate higikorrean.

05 Ira 2014
ALBISTEAK