ALBISTEAK

Hemendik sarien entrega

Deia egunkariaren ezkerraldeako edizioak ematen dituen HEMENDIK sarien barruan, Petronoreko presidentea den Josu Jon Imazek, Gizarte Lanari Saria eman zion Juanma Secori, Somorrostroko Lanbide Heziketako Eskolako zuzendaria.

20 Aza 2008
ALBISTEAK

Athletic geuria haur-ipuina Durangoko Liburu Azokan aurkeztuko da

“Athletic geuria” deritzan ipuina prestatzen ari da Petronor. Haurrentzako ipuin-liburu hau Antton Irusta ipuinlariak idatzia da, Enrique Morente marrazkilariaren irudiez. Argitalpena abenduaren lehen asteburuan kaleratuko da, Durango Liburu Azokaren inguruan.

19 Aza 2008
ALBISTEAK

Petronor enpresak Lanbide Heziketako lehen bekak entregatu ditu

Muskiz, Abanto eta Zierbenako 56 gaztek Petronor enpresak deitutako programaren lehen edizioari dagozkion bekak jaso dituzte, eskualdean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko. Enpresak 146.472 euro bideratu ditu jarduera honetarako, eta helburua da Muskizko findegian etorkizunean lan egiteko prestatuta dauden profesionalak egon daitezen sustatzea.

21 Urr 2008
ALBISTEAK

X. Fintzeari buruzko jardunaldiak Bilbon izan ziren

Urtero Repsolek antolatzen dituen fintzeari buruzko jardunaldien hamargarren edizioa urriaren 1etik 3ra bitartean izan zen, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) zentroan. Ekitaldi honetan, Repsolek Espainian dituen findegi guztietako arduradun teknikoak eta enpresako bulego zentralekoak bildu ziren, fintzearen jardueraren buruzko zenbait gai eztabaidatzeko helburuarekin.

01 Urr 2008
ALBISTEAK

Petronor ikurrinak 25 urte bete ditu

Petronor ikurrinak, ARC (Kantauri Itsasoko Arraunketa Elkartea) Ligako probarik klasikoenetakoak, 25 urte bete ditu 2008an. Babesle pribatua duen txapelketa honetako proba bakarra da, eta etenik gabe antolatu da Zierbenan 1984. urtetik. Aurten, Kaikuk irabazi zuen.

24 Abu 2008
ALBISTEAK

Petronor enpresak Athletic Club taldea babestuko du hiru denboralditan

Athletic Club taldeak Petronor enpresaren ikurra eramango du elastikoetan 2008/2009 eta 2010/2011 denboraldietan. Akordioa historikoa da; izan ere, orain arte, Bizkaiko taldeak ez du inoiz babestu enpresa pribaturik. Hitzarmen honen aurkezpenean, lotura berri hau bi erakundeek Bizkaian duten errotze sakonaren ondorioa dela nabarmendu zuten biek.

30 Uzt 2008
ALBISTEAK

Petronoreko suhiltzaileak Muskizeko uholdeetan

Petronorreko suhiltzaile talde batek ekainaren 1ean, igandean, inguruan egindako euri zaparrada handiak direla eta (100 litro baino gehiago metro koadroko) sortutako uhaldiaren ondorioz, ura ateratzeko eta biltzeko lanetan lagundu zuen enpresak lagatako sute kontrako kamioi batekin, Muskizko udalak eskatuta.

02 Eka 2008
ALBISTEAK