Babesa

Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) inauguratu du gaur

Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) inauguratu du gaur. Bertan izan dira hizlari Felipe Printzea, Josu Jon Imaz Findegiaren presidentea, Jose Manuel Soria Industria sailburua, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburua, Antonio Brufau Repsolen presidentea eta Mario Fernandez Kutxabanken presidentea.

03 Api 2013
ALBISTEAK

IV. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa

Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek 5-12 urte bitarteko umeentzako futbol-kanpusa antolatu dute, laugarren urtez. Aurten ere, Muskizko Malecon zelaian izango da, ekainaren 24etik 28ra bitartean, goizeko 9:45etatik 13:30etara, eta uztailaren 1etik 12ra, 9:45etatik 18:30etara.

20 Mar 2013
ALBISTEAK

Hainbat unitateren geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du atzotik aurrera, martxoak 2, H4 hidrogeno ekoizpen unitatearen, SR3B azufrea berreskuratzeko unitatearen eta HD3 hidrodesulfurazio unitatearen geldialdiari ekin zaiola. Hiru unitate hauek zerbitzuz kanpo egongo dira 8 egunetan zehar. Aurretik ere, G4 desulfurazio unitatearen eskuartze programatuari ekin zitzaion; lanak 3 aste iraungo dute. Geldialdiek ez dute ekoizpenean eraginik izango.

03 Mar 2013
ALBISTEAK